Euskoa erabili urte bukaerako bestetan!

« Urte bukaerako bestek » ez dute kontsumerismo eta soberazko erosketekin bat egin behar, elkartasuna eta ardurarekin baizik! Bestetako erosketak egitean tokiko moneta erabiliz, saltzaile lokalak sustengatzen dituzu baloreak defendatuz. Euskoarekin, zure lurraldeko tokiko ekonomia sustengatzea posible da hurbileko pertsonei [...]

Euskoa erabili urte bukaerako bestetan!2022-12-14T14:08:46+01:00

Euskok zure laguntza behar du, bere 10. urteburua ospatzeko!

2023 urte berezia izanen da, Euskal Herriko tokiko monetak bere 10. urteburua ospatuko baitu, eta, gainera, apirilaren 15ean, larunbatean, Eusko Eguna besta herrikoia berriz antolatuko baitu Ezpeletan. Hitzordu horiek ahal bezain ontsa prestatu eta lurralde osoan horien berri emateko, Euskok [...]

Euskok zure laguntza behar du, bere 10. urteburua ospatzeko!2022-11-28T19:02:57+01:00

Euskaraldia eta Euskoa: Euskara biziarazteko!

Euskararen praktikatzeari buruzko inkesta sozio-linguistikoek agerian uzten dute hizkuntza jabetasunaren eta praktikaren arteko desberdintsuna haunditzen ari dela. Horrek erran nahi du, euskal hiztun anitzek guti hitz egiten dutela euskaraz. Egiaztapen hori dramatikoa da, hizkuntza altxorra izateaz gain, euskara euskal kulturaren [...]

Euskaraldia eta Euskoa: Euskara biziarazteko!2022-11-02T14:18:48+01:00

Eusko: Noren txanda?

Euskok beste kanpaina parte hartzaile bat jartzen du abian, tokiko monetaren erabilera errazteko. Ipar Euskal Herriko biztanleei (kideak izan ala ez) galdetzen die zein leku –saltegi eta profesional– berritan erabili nahi duten euskoa. Euskal Herriko tokiko moneta egunez egun handitzen [...]

Eusko: Noren txanda?2022-11-16T17:02:05+01:00

Bistrot Zingué: Eusko aldagune berria Miarritzen!

Oraidanik joaten ahal zirezte Miarritzeko Bistrot Zingué ostatura euroak euskotara aldatzeko (txekez edo diru xehez), zuen eusko kondutik billeteen ateratzeko, kidetzeko edo kidetza berritzeko, eusko kondu baten idekitzeko, eta euskoa onartzen duten komertzioen aurkitegia galdegiteko.. Karia hortara, Justinek gure galderei [...]

Bistrot Zingué: Eusko aldagune berria Miarritzen!2022-11-07T17:07:42+01:00

Finantzamendu publikoak, pribatuak edo elkarteek emanak… Zein eskura daitezke?

Eusko Elkarteen Egunaren 2022ko edizioa, urriaren 1ean iraganen da, larunbatean, Biarritzen, Surfrider Foundation-en egoitzan. Tokiko monetaren kide diren edo ez diren elkarteetako arduradunendako gertakaria izanen da, eta elkarteen finantzamenduak izanen ditu aipagai. Euskal Herriko tokiko monetaren balio nagusietarik bat da [...]

Finantzamendu publikoak, pribatuak edo elkarteek emanak… Zein eskura daitezke?2022-06-14T13:21:53+02:00

Ipar Euskal Herriko hautetsiak, presta zaitezte eta izan zaitezte lurraldeko trantsizio ekologikoaren aldeko eragile!

 Bizi elkarteak Metamorfosi ekologiaren ituna dokumentuan proposatutako helburua da Ipar Euskal Herria lurralde erresiliente bihurtzea, eta, horretarako, politika publikoetako eragileei trantsizio ekologikoaren alde ari izateko deia egiten die. 2020ko herriko eta elkargoko bozetan, Ipar Euskal Herriko 880 hautetsik Itun hura sinatu zuten. [...]

Ipar Euskal Herriko hautetsiak, presta zaitezte eta izan zaitezte lurraldeko trantsizio ekologikoaren aldeko eragile!2022-08-31T10:33:24+02:00

Baionako bestak tokiko monetan!

Baionako bestak bai, lurraldearekin solidario izan ere bai! Euskoari esker, biak posible dira! Horretarako, joan zaitez Euskal Herriko tokiko moneta erabiltzen duten 70 elkarte, ostatu, peña, jatetxe eta kafetegietatik batzuetara. Eusko erabiltzea tokiko eragile ekonomikoak biziaraztea da, eta hori baino [...]

Baionako bestak tokiko monetan!2022-07-21T11:26:19+02:00

“Eusko Barter” ikerketa proiektua aurkeztuko da, uztailaren 20an, Baionan

Aurten, lehen aldiz, mugaz gaindiko unibertsitate saioak (UNUM) antolatuko dira Bidasoaren bi aldeetan: « Mugaz-gaindiko Uda Ikastaroak ». Karia horretara, uztailaren 20ko eguna “Eusko-Barter” ikerketa programari buruzkoa izanen da. Bihar Tokiko Moneten Institutuak plantan ezarri duen programa da “Eusko-Barter”, eta [...]

“Eusko Barter” ikerketa proiektua aurkeztuko da, uztailaren 20an, Baionan2022-07-05T17:37:30+02:00
Go to Top