Euskoari lotu desafioak
Eusko-sareko kide bilakatuz, Euskal Herri ekologikoago, euskaldunago eta solidarioago baten garapenean parte hartzen duzu. Nola? Tokiko monetak duen ekonomia berriz bertaratzeko eraginaz gain, zeinak bertako enplegua sendotzen, Ingurumena zaintzen eta elkartasuna sortzen baitu, Euskoak desafio balios eta sinple batzuen sistema sortu du. Elkarte bakoitzak bi urteko epean Ingurumenaren aldeko bi desafioren eta, nahi izanez geroz, Euskararen aldeko desafio baten altxatzera engaiatu behar du.
Ingurumenaren aldeko desafio bat:
- zure jardueran hemengo hiru produktu erabili, gutienez
- ez baldin bada posible, Eusko-sareko hiru kide lanean ariarazi
- ez baldin bada posible, zure hondarkinen kudeaketa arduratsu bat plantan eman
Euskararen aldeko desafio bat:
Bistan da, ez da beharrezkoa euskara jakitea Eusko-sarean sartzeko, baina bakoitzak, bere mailan, euskararen eta euskal kulturaren sustapenean parte hartzen ahal du, bizi publikoan euskarak duen presentzia sendotuz. Horretarako, bi desafio proposatuak dira, hautura:
- Euskarazko harrera: gutieneko harrera euskaraz egiteko gai zara, edo zuk edo zure langileetarik batek 24 oreneko iniziazio bat segitzen ahal du, Jakinolak proposaturik (CPF edo OPCO sistemari esker diruztatzen ahal dira).
- Seinaletika elebiduna: publikoak zure elkartean frantsesez ikus dezakeena euskaraz ere idatzia izanen da, zentzuzko neurri batean (ez dizugu eskatuko zure aitzindegia —elebiduntzeko— berriz egitea). Desafio hori gainditzen lagunduko zaitugu, Euskararen Erakunde Publikoarekin (EEP) dugun partaidetzari esker: EEPk zure seinaletikaren itzultzea bere gain hartzen du.