Oraidanik joaten ahal zirezte Miarritzeko Bistrot Zingué ostatura euroak euskotara aldatzeko (txekez edo diru xehez), zuen eusko kondutik billeteen ateratzeko, kidetzeko edo kidetza berritzeko, eusko kondu baten idekitzeko, eta euskoa onartzen duten komertzioen aurkitegia galdegiteko..

Karia hortara, Justinek gure galderei erantzutea gisakoki onartu du!

– Zure komertzioa aurkezten ahal ote zenuke ?

Justin: Justin naiz, Miarritzeko Bistrot Zingué ostatu – jatetxearen jabea. Jatetxeak tradizio eta gaurkotasuna bateratzen dituen eremu goxo bat proposatzen du. Langile profesionalak zuen gogoak entzuteko eta laguntzeko prest dira. Jatetxearen aurrean terraza atsegin bat aurkitzen da ere bai. Janaria hemen bertan landua egina da, etxean bezala  ! Goizean, kafea eta gosaria (gazi edo gozoa) proposatzen ditugu. Eguerditan bazkari zerbitzua proposatzen dugu, eta gauean, 10 pertsonatik gorako taldeentzat jatetxea erreserba daiteke, eta lokala pribatizatzea ere posible da.

Zergatik erabiltzen ote duzu Euskoa?  

Justin: Euskoa, ipar Euskal Herrian, bertako sare profesionala garatzeko erabiltzen dut. Moneta paraleloaren ideia asko gustatzen zait. Horri esker, zirkuitu laburrak sortzen dira eta lurraldeko ekonomia dinamizatzen du. Izan ere, bezero batek euskoz ordaintzen duelarik Bistrot Zinguén, tokiko moneta berriz erabiliko dut euskoak onartzen dituen hornitzaile bat ordaintzeko. Horrela, moneta lurralde honetan ibiliko da bakarrik eta ondorioz tokiko ekonomia biziarazi.

–  Zergatik aldagunea bilakatzeko hautua egin ote duzu?   

Justin: Jadanik aldagune izan nintzen Baionako Fandango ostatuaren jabe nintzelarik. Miarritzera mugitzean, ibilmolde berdinarekin jarraitu nahi nuen. Arimak, Miarritzeko lehengo aldaguneak ateak hesten zituela jakin nuelarik, berriz ere aldagune bilakatzeko gogoa etorri zitzaidan. Printzipioa atsegin dut, honi esker, eusko erabiltzaileek euroak euskotan trukatzeko edota haien eusko kondutik billeteak ateratzeko aukera dute.

Gure ekipak astelehenetik larunbatera goitatzen zaituzte goizeko 8etatik arratsaldeko 5ak arte, eta gauetan 10 pertsonatik gorako taldeentzat erreserbatu daiteke.

Zer jan dezakegu bertan? Eguerdian, bazkari sinpleak, eta gauetan, partekatzeko taulak! Zatozte Bistrot Zinguéra frantses sukaldaritzan inspiratutako ahotik ezin utzizko platerakgoxoak jatera.

👉 Informazio gehiago: https://www.facebook.com/profile.php?id=100083148641511