Zergatik erabili euskoa, tokiko produktuak kontsumitzen baditut?

Galdera horri erantzuten dio Euskal Herriko tokiko monetaren bideo berriak. Bi lagunenarteko solasaldi batek aukera ematen du tokiko moneta ezagutzeko, hura erabiltzeko arrazoi nagusiak zein diren jakiteko eta nola kide egin ulertzeko. Motion design animazioen eta sareko profesionalen argazkien bidez ilustratua da bideoa; estetika atsegina eta modernoa du eta emaitza dinamikoa eta pedagogikoa da.

Tokiko produktuak erostea arras ongi da, baina horiek tokiko monetan ordaintzea, hobeki!

Izan ere, lurralde-garapenaren eragileak erronka berriei erantzun zehatzak ematen saiatzen ari dira, eta tokiko monetek anitz gisatara laguntzen dute lurraldedinamikoagoak, solidarioagoak eta erresilienteagoak eraikitzen.

Bideo honen bidez, Euskok bere balioak partekatzen dituzten jende guziak bultzatzen ditu urratsa eman eta tokiko moneta egunerokoan erabiltzera!

Euskoa esku guzietatik ibiltzea da helburua, denek parte har dezagun biharko gizartearen eraikuntzan!