Euskopay Euskal Herriko tokiko monetaren ordainketa aplikazioa da, eta eusko kontu bat ireki duten kide guziek erabil dezakete.
Praktikoa, segurua eta doakoa da. Anitz errazten du tokiko monetaren eguneroko erabilera.

👍  Jende guziak gauza bera dio: ez da sekula hain erraza izan Euskoaren erabiltzea!

.

Nola dabil?

Euskopay-ekin ordaintzea oso erraza da: ordainketa baten egiteko zenbait segundo besterik ez dira behar!

1️⃣ – Ireki aplikazioa, hasi saioa zure kide zenbaki eta PIN kodearekin, eta eskaneatu merkatariaren txartelaren QR kodea
2️⃣ – Idatzi zenbatekoa
3️⃣ – Egiaztatu ordainketaren informazioa merkatariarekin, berretsi, eta ordaindua da!

.

📲 Euskopay aplikazioarekin, sareko profesional anitzei euskotan ordaintzen ahal diet!

Horrezgain, nire balantza ikus dezaket, nire azken operazioak, nire kondua kargatu Hello Asso bidez, eta nire eusko QR kodea erakutsi sareko komertzioetan euskoz ordaintzeko edo lagunarteko ordainketak egiteko adibidez. Eusko kontuan egin ditzaket, hala nola hilabeteroko truke automatikoaren zenbatekoa aldatu, kontua kargatu, transferentziak egin, hilabeteko kontu laburpen bat deskargatu, % 3-ko emaitzaren zenbatekoa ikusi babestutako elkartearentzat, babestutako elkartea aldatu eta abar.

  Aplikazioa euskaraz ezartzeko, joan parametroetara: harrerako orrian gainean eta ezkerraldean dagoen gurpil horzdunan klik egin eta hizkuntza hautatu.

.
.

Euskoak behar dituzu?

Zure eusko kontua hilabete guziez betetzen da zuk hautatu duzun trukearen zenbatekoarekin. Zenbateko hori edozein mementotan alda dezakezu zure eusko kontuan: konektatu eta egin klik “Trukea” botoian. Edo zuzenean euskopay aplikazioaren bidez egin dezakezu “kondua kargatu” botoia sakatuz.

😎  Baina zure eusko kontua ere berehala horni dezakezu banku txartelarekin HelloAsso plataformaren bidez, manera sinple eta seguruan! Lortu zure kide zenbakia (posta elektronikoz jaso duzu eta zure Euskokartan idatzia da), joan helloasso.eusko.org helbidera, eta segitu jarraibideak.

.

Eta profesionalentzat?

Profesionalek ere euskopay erabil dezakete tauleta edo telefonoarekin kobratzeko.
Orduan, transakzioaren zenbatekoa sartu ondotik, bezeroaren Euskopay aplikazioan edo Euskokartan den QR kodea eskaneatu behar dute eta bezeroari PIN kodea sarrarazi behar diote.

euskopay_copyright_isabelle-miquelestorena

.

Galderak?

Euskopay-en konektatzeko beharrezkoa den PIN kodea ahantzi duzu? Joan zure eusko kontura (“Profila” atalera), PIN kode berri baten hautatzeko.

Laguntza behar baduzu, ez duda gurekin harremanetan jartzea, telefonoz 09 77 72 74 87 edo posta elektronikoz: info@euskalmoneta.org

Euskopay-ekin, tokiko moneta erabil dezagun,
Euskal Herri ekologikoago, euskaldunago eta solidarioago baten alde!

Sorkuntza grafikoa © Guénolé Le Gal // Argazkiak © Isabelle Miquelestorena