Zure euskoak nola erabili?
Zure euskoak erabiltzeko eta % 5eko komisioa ez ordaintzeko, aterabide anitz badituzu:
- Hemengo beste hornitzaile batzuei dei egiten ahal diezu: 700 baino gehiago badituzu, Eskuz Esku aurkitegian.
- Zure oraingo hornitzaileei proposatzen ahal diezu Eusko-sarean sartzea, eta galdegiten ahal diguzu haien ikustera joan gaitezen, proiektuaren aurkezteko.
- Lansariaren edo gastu profesionalen parte bat ere euskoz ordaintzen ahal duzu.
- Sareko beste profesionalek euskoz egiten dizkizuten ordainketak 500 euskotan mugatzen ahal dituzu, faktura bakoitzeko edo hilabete bakoitzeko (baina partikularrek euskoz egiten dizkizuten ordainketak ezin dituzu mugatu).
- Elkarrekin ohartzen baldin bagara erabiltzen ahal duzun baino eusko gehiago eskuratzen duzula, dispentsa eskaera bat aurkezten ahal diozu onespen batzordeari, sareko beste profesionalek euskoz egiten dizkizuten ordainketak 500 eusko baino gutiagotan mugatzeko (faktura bakoitzeko edo hilabete bakoitzeko), edo partikularrek euskoz egiten dizkizuten ordainketak mugatzeko (adibidez, eraikuntza alorreko enpresen kasuan).
Eskuz Esku: hornitzaileen aurkitegiaEuskoen berrerabiltzeko ezinbesteko tresna da, eta honen bidez, tokiko monetaren zirkulaziorako zirkulu bertutetsuak sortzen ditu. |