Euskararen praktikatzeari buruzko inkesta sozio-linguistikoek agerian uzten dute hizkuntza jabetasunaren eta praktikaren arteko desberdintsuna haunditzen ari dela. Horrek erran nahi du, euskal hiztun anitzek guti hitz egiten dutela euskaraz.

Egiaztapen hori dramatikoa da, hizkuntza altxorra izateaz gain, euskara euskal kulturaren oinarria baita. Hizkuntza biziarazteko, ezinbestekoa da non eta norekin hitz egin jakitea. Hainbat mugimendu horri erantzuten saiatzen dira, besteak beste, Euskaraldia eta Eusko.

Euskararen sustapena, Euskoaren oinarri bat da

Bizi publikoan Euskararen erabilpenaren sustatzea, eta bereziki hurbileko saltokietan, Euskoaren engaiamendue tariko bat da. Jakina, ez da beharrezkoa euskal hiztuna izaitea tokiko monetan kidetzeko, baina bakoitzak bere mailan, sustapen hortan parte hartzen ahal du. Kidetuz, profesionalak euskararen aldeko desafio bat hautatu behar dute gutienez, ondoko bien artean:

  • Harrera euskaraz: profesionalak euskarazko harrera minimoa segurtatzen du lehen hitzekin (horretarako, Jakinola-hizkuntzen etxeak proposatzen duen iniziazio bat egin dezake, Diruztatzen ahal da OPCO edo CPF sistemari esker).
  • Afitxaketa elebiduna: saltokian frantsesez ikusten diren idazki guziak ere euskaraz idatzia egon behar ditu, eta horretarako saltzaileak laguntzen dira, kitorik, Euskal Monetaren eta Euskal Erakunde Publikoaren arteko hitzarmen bati esker.

Emaitza: 300 saltoki eta enpresek afitxaketa elebidun bat plantan eman dute, eta 500 baino gehiago engaiatu dira edo egiten ari dira. Eta hau hasiera baizik ez da!
Bestalde, ongi begiratu sareko komertsanteen berinetan agertzen diren “Hemen Euskoz ordaindu” pegatinak:

  • Lehen hitza euskaraz” euskaraz agurtzera gonbidatzen zaitu. Harreran dauden pertsonek euskarazko hitz bakar batzu baizik ez dituzte ezagutzen, edo langile batzuk bakarrik euskal hiztunak dira.
  • “Euskaraz” erran nahi du saltoki honetan dudarik gabe euskaraz hitz egin daitekela, denak euskal hiztunak dira.

Ezagutu txokolate fabrikako Xokola Etxeterako Valentineren lekukotasuna: bere saltegian afitxaketa elebiduna plantan eman zuena:

Euskaraldia: bi aste dinamika baten pizteko

Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia. Azaroaren 18tik abenduaren 2ra, 15 egunez, milaka euskaldunek beren hizkuntza ohiturak aldatzeko engaiamendua hartzen dute, euskara gehiago erabiltzeko. Horretarako, txapa sistema bat sortu da:

  • Belarriprest: euskara ulertzen duten eta beren ahalen arabera hitz egiten duten pertsonek, euskal hiztunei euskaraz hitz egiteko gomita luzatzen diete.
  • Ahobizi: elkarrizketak euskaraz hasteko engaiamendua hartzen dute, gero beren solaskideei egokitzen dira.

Ezagutzen ditugun Ahobizi eta Belarriprest horiez gain, Ariguneak ere aurkitzen ahal dituzu. Euskal Moneta arigune bat da (soldatadunen erdia euskalduna da).
Euskara biziarazteko aukera ematen duten praktika leku gisa identifikatuak dira (erakunde publiko, enpresa, kooperatiba, kultur eta kirol elkarteak, etab.), eta leku hauetan ahobizi eta belarriprest-ek euskaraz hartzeko aukera dutela segur dira. Erabilera leku desberdinak, euskara egunero erabiltzeko ezinbestekoak direnak!
15 egunez, sor ditzagun, denboran iraunen duten elkarrizketa-ohitura berriak! Euskara guti hitz egiten baduzu ere, ez duda eta erabili!

Lagunartean, familian, lanean, kalean: euskaraz entzun, hitz egin eta bizi!