About Iban

This author has not yet filled in any details.
So far Iban has created 167 blog entries.

Elkarteak : hitzordua urriaren 10ean, 2026ko Elkarteen Egunarako

Urtero, Elkarteen Egunak elkarteak biltzen ditu formakuntza, esperientzia trukatze eta topaketa une baten inguruan. Euskal Monetak antolatutako hitzordu hau irekia zaie elkarte guztiei, Eusko sarean izan ala ez. 2026ko edizioa urriaren 10ean izanen da, larunbatez, EHLGren egoitzan (Ainhize-Monjolosen). Urtero bezala, [...]

Elkarteak : hitzordua urriaren 10ean, 2026ko Elkarteen Egunarako2026-09-03T17:04:55+02:00

Lan eskaintza: Euskoaren garapen eta lurralde-animazioko karguduna

Tokiko moneta lurraldean biziarazi eta tokiko ekonomian konkretuki parte hartu nahi duzu? Euskal Monetak garapen eta lurralde-animazioko kargudun bat xerkatzen du denbora osoz, iraupen mugatuko kontratuan (CDD), iraupen mugagabekoa (CDI) bilakatzen ahal dena. 2013az geroztik, Euskoak herritar, saltoki, enpresa, elkarte [...]

Lan eskaintza: Euskoaren garapen eta lurralde-animazioko karguduna2026-08-27T13:06:01+02:00

Eusko Biltzar Nagusia : tokiko monetak bere dinamika berresten du eta kideei zuzendutako iritzi trukaketak antolatuko ditu

Euskal Monetak 2025eko bilan biziki baikorra aurkeztu zuen ekainaren 20an, Saran pasa den Biltzar Nagusiaren karietara. Elkarteak jakinarazi du, halaber, Hegoaldeko tokiko monetaren proiektuari buruzko barne-informazio, eztabaida eta kontsulta prozesu berezi bat abiatuko zuela. 2025ak dinamika azkarra erakutsi du 2025ak [...]

Eusko Biltzar Nagusia : tokiko monetak bere dinamika berresten du eta kideei zuzendutako iritzi trukaketak antolatuko ditu2026-07-22T15:12:08+02:00

2026ko maiatzeko profesional berriak

Eusko sarean sartu diren profesional berriak azpian atzemanen dituz: Apelxenia Azkarate Irulegi sormarka (AOP), arno beltz eta xuri ekoizlea, laborantza biologikoan. Noizbehinka behikia. Aquazone Senpere Ur jostalekua, aisialdi gunea. Azkaingo gau eskola Azkaine Euskara ikastaroak helduentzat. Cabinet Haristoy & Sabarots [...]

2026ko maiatzeko profesional berriak2026-06-09T17:07:53+02:00

Euskal Monetak 5 milioiko helburua gainditu du !

Apirilaren 18an, larunbatarekin, 3.000 lagun baino gehiago bildu ziren Ezpeletan Eusko Egunarentzat, Ipar Euskal Herrian zirkulazioan den tokiko monetaren urteroko besta handian. Egunean zehar familia girotik gaueko kontzertuetara, lurraldeko hitzordu nagusien artean egonkortzen ari den ekitaldia dela erran daiteke. Besta [...]

Euskal Monetak 5 milioiko helburua gainditu du !2026-06-09T17:43:58+02:00

Euskoa, laborantza herrikoi eta iraunkorraren aldeko moneta

Krisi ekologiko, sozial eta ekonomikoen aitzinean, laborantza herrikoia jada ez da alternatiba bat; inoiz baino beharrezkoagoa da! Etxalde ttipiak mantendu, bizia errespetatu, tokiko enplegua sortu eta lurra akitu gabe elikatuko gaituen laborantza ezinbestekoa da. Baina eredu hori zutik egon dadin, [...]

Euskoa, laborantza herrikoi eta iraunkorraren aldeko moneta2026-06-09T17:44:01+02:00

Lurrama: laborantza herrikoiaren aldeko 20 urteko engaiamendua

2025eko azaroaren 7tik 9ra, Miarritzeko Irati erakustazokan, Lurramaren 20. edizioa iraganen da. Euskal Herriko Laborantza Ganbarak (EHLG) antolatzen du Euskal Herriko laborantza herrikoiaren azoka, urte guziez. Baina, azoka soil bat baino anitzez gehiago da Lurrama: biharko laborantza ereduaren erakusleiho bizia [...]

Lurrama: laborantza herrikoiaren aldeko 20 urteko engaiamendua2026-06-09T17:44:01+02:00

Euskoren % 3ko emaitza: marka berri bat hautsia, 79.182 eusko eman baitzaizkie Ipar Euskal Herriko elkarteei!

Ainhiza-Monjolose, 2025eko urriaren 4a, larunbata. Joan den larunbatean, Euskal Moneta elkarteak 79.182 eusko (1 eusko = 1 euro) eman zizkien tokiko monetaren erabiltzaileek babestutako lurraldeko 62 elkarteri. Errekor berri bat! Horrek konfirmatzen du euskoz pagatzea lurraldeko elkarte-bizia zuzenean laguntzea ere [...]

Euskoren % 3ko emaitza: marka berri bat hautsia, 79.182 eusko eman baitzaizkie Ipar Euskal Herriko elkarteei!2026-06-09T17:44:01+02:00

« Hello Asso-k eskainitako tresnak » 2025eko Elkarteen Egunaren aipagai

Elkarteen Eguna, Euskoak antolatzen duen urteko ekitaldia, 2025eko urriaren 4an itzuliko da, larunbatez, leku aldaketa batekin: ekitaldia EHLG – Euskal Herriko Laborantza Ganbaran iraganen da aurten, Ainiza-Monjolosen. Hitzordu hau, lurraldeko elkarte guziei irekia da, tokiko monetaren kide izan ala ez. [...]

« Hello Asso-k eskainitako tresnak » 2025eko Elkarteen Egunaren aipagai2026-06-09T17:44:01+02:00
Go to Top