Être bénévole à l'Eusko - Eusko

Bere hasieratik 2013-an, Euskoa herritarren engaiamenduari eta militanteari esker garatu da. Borondate askok parte hartu dute eta parte hartzen jarraitzen dute Euskal Herriko tokiko monetaren arrakastan. 

Orain arte 4 milioi eusko ibiltzen dira 4000 partikular eta 1300 profesionalen artean, denen engaiamenduari esker. Lankide, erabiltzaile, soldatadun taldea, baina boluntarioak ere bai, elkarte proiektuan aktiboki parte hartzen dutenak. Misio desberdinen bidez inplikatuz, proiektua egunero eraiki eta haztea ahalbidetzen dute. Haien ekintzen eta engaiamenduen bitartez, balioak dituen sarea sendotzen dute, eta haien ahotsa entzunarazten dute, bere lurraldearekin eta bertako biztanleekin elkartasunez jokatzeko eta kontsumitzeko modua erakutsiz. 

Laguntzaile izateak, proiektu batean sartzea da, jende bikaina ezagutzea, ikastea eta gaitasunak  transmititzea, balio sendoak partekatzen ditugun kausa baterako.

Euskal Moneta elkartean, hainbat misio aberasgarri egin daitezke: ekitaldiak antolatzen laguntzea, informazio-mahaietan parte hartzea, frantsesa/euskara itzulpenean laguntzea, komunikazioan laguntzea: grafismoa eta kolatzekoa, aldaguneak bisitatzea eta billeteak zenbatzen laguntzea.

Zure denbora lurraldearentzat zentzua duen proiektu batean inbertitu nahi baduzu, bat egin gurekin harremanetan jarri!

Eta esperientzia honi buruz hitz egiteko egokienak direnez, hitza eman nahi izan diegu. Cyrielle, Kristine, Bixente eta Pierrek, atsegin handiz onartu dute euren esperientzia gurekin partekatzea:

  • Zer suposatzen du zuretzat boluntario izateak?

Cyrielle: Niretzako modu bat da gizarteari itzulera ekonomikoa ez ezik, gizarte loturak sortzeko.

  • Boluntariotzak zer ekartzen du zure eguneroko bizian?

Kristine: Niretzat, boluntariotzak nire eguneroko bizitzatik eta lanpetutako lanetik ateratzeko aukera ematen dit. Ezpeletan, 19 urtez hautatua izan naiz eta amaitu zenean ez nuen nere burua ezer egiten ikusten. Benetako garapen pertsonaleko prozesu bat dela uste dut. Eta barruko aberastasuna da besteei eskuzabaltasunez ematea eta batez ere ez dago dohaintasunik asko jasotzen dugulako!

  • Zein dira zure misio boluntarioak Euskoan? 

Bixente: Gehienetan, informazio mahainetan parte hartzen dut. Jendearekin harremanetan egoteko, euskara praktikatzeko eta tokiko ekonomiaren aldeko jarrera erakusteko aukera ematen dit. Prest senditzeko, Régis-ekin prestakuntza saio batean parte hartu dut monetak nola funtzionatzen duen jakiteko. Horri esker, inguruko elkarteak, ikastolak, merkatuak ezagutzeko aukera ematen dit. Toki berriak eta jende berria deskubritzen dut. 

  • Zein dira Euskoan engaiatzeko zure arrazoinak? 

Kristine: Euskoa proiektu etikoak nire bihotzean diren kezka guziak biltzen ditu : trantsizio ekologikoa, euskara, laborantza nekazaria eta tokiko ekonomia. 

  • Zeintzuk dira boluntariotza honetatik atxikitzen dituzun puntu positiboak? 

Cyrielle: Kausa bati laguntzearen poztasuna lortzen dut nire ezagutza profesionala partekatuz eta tokiko moneta nola funtzionatzen duen ikasiz.

  • Zer gustatzen zaizu Euskoarekin izandako boluntario esperientziatik?

Bixente: Ezagutzen ez dudan jendearekin hitz egitea eta haiekin elkarrizketan hastea gustatzen zait. Manera berean, eztabaidan sartu eta ikuspundu ezberdinen aurrean eztabaidatzea gustatzen zait. Jendea proiektuan bat egiteko konbentzitzea maite dut eta bere lurraldearen aldeko keinu hau egiten laguntzea.