EUSKOAREN ARAUDI NAGUSIA
Euskal Monetako eta euskoaren sareko kide bilakatuz, ondoko puntuen alde engaiatzen naiz:
- Ekonomia berriz hona ekartzearen eta hemengo dinamiken alde, hemengo produkzioei eta hurbileko saltegiei eman lehentasunari esker, bai herrietan, bai hirietan.
- Euskararen alde.
- Hemengo saltegien, enpresen, elkarteen eta ekoizleen arteko elkartasunaren alde.
- Jokabide sozialagoen eta ekologikoagoen alde.
- Sozialki edo ekologikoki arduratsuak ez diren jokabideen kontra, eta bereziki:
- Banatzaile handien sareetan diren enpresen kontra, garatzen duten ereduarengatik; izan ere, eredu horrek enplegua, harreman soziala eta baliabideak suntsitzen ditu.
- Ingurumenean kalte handiak eragiten dituzten enpresen kontra, ez baldin badute kalte horien konpontzeko gogorik erakusten, nahiz eta hobetzeko bideak badiren.
- Laborantza industrialaren edo lurrari lotua ez zaionaren kontra.