Nola hasi?
Lehen urratsa kide bilakatzea da: legearen arabera, nahitaezkoa da bazkidea izatea euskoen trukatzeko eta erabiltzeko; gainera, Eusko sareko bazkideen urtesariek haren diru iturri nagusia elikatzen dute eta haren independentzia bermatzen.
Urtesariaren zenbatekoa (urtarrilaren 1. guziz berritzekoa) :
-
- 24 €/eusko, 36 €/eusko edo 60 €/eusko (hautuaren arabera)
- 5 €/eusko (langabeak, gutiengo sozialak dituzten pertsonak, ikasleak)
Bi hautu proposatuak zaizkizu :
Ez baldin bazara oraino Eusko-sareko kide, zure eusko-kontua zuzenean ireki dezakezu hala ere; urtesaria zure eusko-kontutik ordainduko duzu, lehen aldikotz konektatuko zarelarik.
Zure eusko-kontuaren irekitzeko:
- Internet bidez, 5 minutuz egina da, zuzenean orrialde hortan: Kontua irekitzea.
- Postaz: zure izena, deitura, posta kodea, hiria, helbide elektronikoa, telefono-zenbakia eta lagundu nahi duzun elkartea —euskotan trukatuko dituzun euro kantitatearen % 3ko emaitza ukan dezan (argibide gehiago hemen)— zehazten dituen gutun bat igor iezaguzu, ondoko helbidera: Euskal Moneta, Cordeliers karrika, 38, 64100 Baiona. Gutun horrekin batean, zure nortasun-agiriaren eta, ahalaz, zure bankuko nortasun agiriaren kopiak eta dirua kentzeko SEPA baimen-agiria igor itzazu. Baimen-agiri hori hemen telekarga daiteke: Eusko-numerikoa: dirua kentzeko mandatua.
Bazkidetza sinplearen bidez edozein Eusko aldaguneetan kidetzen ahal zira zure euroak euskotan aldatzeko, txekez edo sos idorrez. Ondotik eusko horiek baliatzen dituzu euskoak onartzen dituzten komertzioetan, laborarietan, profesio liberaletan, elkarteetan edo tokiko zerbitzu publikoetan.
Oharra: Bazkidetza sinplearen bidez, erregularki euskoen bila joan behar zira, eusko kontu batekin aldiz, gastu gehiagorik gabe, hilabetero automatikoki dirua sartzen zaizu zure kontuan, eta gero, eusko horiek erabil ditzakezu saltegietan, biramenduak eginez edo billeteak ateratuz aldagune batean
Zer egin behar da kide bilakatzeko?
1. Internet bidez, zuzenean, agiri hau betez; gero, galdeginen zaizu kentze automatikoa plantan ezartzea, gure plataforma seguruaren bidez (Yousign).
Kentze automatikoari esker, ez dizugu urte oroz oroitarazi behar zure urtesaria berriz ordaindu behar duzula. Baina, bistan dena, kentze automatiko hori edonoiz gelditzen ahalko duzu, eskaera sinple batez.
Zure kidetza erregistratu ondoan, zure kide-txartela —kartoizkoa, kasu hortan ez baituzu euskokartarik ukanen— etxera igorriko dizugu, 8 egun barne.
2. Eusko sareko 28 aldaguneetarik batean. Zure kide-txartela (kartoizkoa) han berean emanen dizute eta euroak euskotan trukatzen ahalko dituzu, lehen aldikotz, txeke bat edo sos idorra emanez. Gainera, euskoa erabiltzen duten saltzaileen aurkitegia hartzen ahalko duzu (hemen ere eskuratzen ahal duzu), eta erosketak euskotan egiten hasten ahalko zara!
3. Postaz: kide bilaka zaitezke gutun sinple baten bidez, zure izena, deitura, posta kodea, hiria, helbide elektronikoa, telefono-zenbakia eta lagundu nahi duzun elkartea (euskotan trukatuko dituzun euro kantitatearen % 3ko emaitza ukan dezan) zehazten dituen gutun bat igorriz (argibide gehiago hemen eta hor, 6. puntuan). Milesker zure urtesariaren heineko txeke bat gutunean juntatzeagatik.