Baionako bestak bai, lurraldearekin solidario izan ere bai! Euskoari esker, biak posible dira! Horretarako, joan zaitez Euskal Herriko tokiko moneta erabiltzen duten 70 elkarte, ostatu, peña, jatetxe eta kafetegietatik batzuetara.

Eusko erabiltzea tokiko eragile ekonomikoak biziaraztea da, eta hori baino anitzez gehiago ere. Erabiliko dugun moneta hautatzea, biharko lurraldea eraikitzeko ahalaz birjabetzea da: trukeak birkokatzea, zirkuitu laburrak garatzea, trantsizio ekologikoa zalutzea, euskara nabarmentzea eta elkarte bizia finantzatzea.

Euskoa, denentzat!

Ez zara Euskal Herrian bizi edo ez zara Euskal Monetaren kide? Ez da arazorik! Denek erabil dezakegu tokiko moneta!

18 edo 48 eusko biltzen dituzten “Baionako bestak euskoz” gutun-azalak eskuragarri dira Baionako Bestak beste manera batez bizi nahi dituzten guzientzat.

Sakelak tokiko monetaz betetzeko, joan Euskoren erakusmahai batera

Euskal Moneta elkarteko laguntzaileek eta soldatapeko langileek aurkituko dituzu, bi tokitan:

  • Upelgile karrikako Patxokiren aitzinean, egunero, 11:00etatik 19:00etara (larunbatean izan ezik, 11:00etatik 15:00etara)
  • Karrikaldiak egiten diren Jacques Portes plazan, ostegunetik igandera, 11:00etatik 19:00etara (larunbatean izan ezik, 11:00etatik 15:00etara)

Han, “Baionako bestak euskoz” gutun-azalak eskuratzen ahalko dituzu, eta, horrez gain, dirua trukatzen ahalko duzu, Eusko kontutik dirua ateratzen ahalko duzu, elkartearen kide egiten ahalko zara eta 3 euskotan salgai izanen den Baionako bestetako Eusko zapia erosten ahalko duzu!