Elkarteen Eguna, Euskoak antolatzen duen urteko ekitaldia, 2025eko urriaren 4an itzuliko da, larunbatez, leku aldaketa batekin: ekitaldia EHLG – Euskal Herriko Laborantza Ganbaran iraganen da aurten, Ainiza-Monjolosen.

Hitzordu hau, lurraldeko elkarte guziei irekia da, tokiko monetaren kide izan ala ez. Goiz hartan, eta urtero bezala, formakuntza, trukaketa eta saretze denbora bat proposatua izanen da, elkarte dinamikak indartzeko.

HelloAsso gomita berezia : doako tresnak elkarte bizitza laguntzeko

Azken urteetan, finantzaketa publikoak, pribatuak edo dohaintza kanpainen estrategiak aztertu ondoren, 2025eko edizioak elkarteen kudeaketa errazten duten tresna digitalak izanen ditu aipagai.

HelloAsso taldea – elkarte munduan erreferentzia dena – bere tresna kutxa aurkeztera etorriko da : kidetza kudeaketa, txarteldegia, dohaintzen bilketa, ekitaldien izen emateak, diruztatze parte hartzaileak, eta askoz gehiago.

Egitarauan :
• Plataformaren ezaugarri nagusien aurkezpena
• Esperientzia konkretuen partekatzea
• Trukaketa denbora bat parte hartzaileen galderei erantzuteko, haien perfila edo ezagutza numerikoa kondutan hartuz

Euskoaren % 3ko emaitza: elkartasunezko baliabide zehatz bat (ber)deskubritzeko

Goiz hartan Euskoaren % 3ko emaitzaren aurkezpena ere eginen da, Euskal Monetaren eskutik.
Dispositibo horri esker, tokiko monetaren erabiltzaileei aukera ematen die nahi duten elkartea dohainik laguntzeko, elkartasunezko mekanismo paregabe bati esker.

2024an, 75 000 eusko banatu ziren 55 elkarteri, eta guztira ia 400 000 eusko banatu dira orain arte. 2025ko emaitzaren zenbatekoa ekitaldian jakinaraziko da.
Elkarteei txeke sinbolikoen banaketa ospakizunak urteko onuradunak ezagutzeko eta haien lekukotasunak entzuteko aukera emanen du.

Goiza bukatuko da buffet baten inguruan, Euskoak eskainia, solasaldiak modu informalean segitzeko eta elkarte munduko eragileen arteko harremanak indartzeko

Goizaren egitaraua
•   10:00 – Ongi etorria
•   10:15 – Hello Asso-ren formakuntza: doako tresnak elkarte kudeaketa errazteko
•   11:30 – Euskoaren % 3ko emaitzaren aurkezpena
•   11:45 – Txekeen banaketa eta elkarteen lekukotasunak
•   12:15 – Momento goxoa buffet baten inguruan

📅 Larunbata, urriaren 4a
📍 EHLG – Ainiza-Monjolosen
📞 Izen-ematea dohainik da, baina beharrezkoa : 05 33 47 54 11 – regis@euskalmoneta.org

 

Euskoaren % 3ko emaitzak, nola funtzionatzen du?

Euskoaren erabiltzaile bakoitzak sarean diren 300 elkarteen artean nahi duena hautatzen ahal du. Elkarte batek 30 babesle lortzen dituen momentutik, Euskoaren % 3ko emaitzaren mekanismoan indarrean sartzen da, eta urtero bere babesleek euskotara trukatutako zenbatekoaren % 3ko emaitza eskuratzen du.

Adibidez: 40 babeslek hilabetero 70 € euskotara trukatuz gero, elkartearentzat urteko 1 000 eusko emaitza da.

Emaitza honek ez du inolako kosturik erabiltzailearentzat! Pertsona batek 100 € trukatzen baditu, 100 eusko eskuratzen ditu, eta Euskal Monetak 3 eusko bideratzen dizkio babestutako elkarteari.