Eusko Eguna: 2025eko edizio bikaina!

Aurten ere Eusko Eguna berriz antolatuko dugu, Ezpeletako merkatu estalian, apirilaren 12an, larunbatean. Egun hartan, urteroko gure besta herrikoi handiaren karietara, tokiko moneta eta lurraldeko alternatibak ospatuko ditugu. Azken edizioetan bezala, jende guziendako aktibitatez beteriko egitarau aberatsa prestatu dugu. Eta puntu gorena, gauaz, Xiberoots eta Gatibu taldeen kontzertuekin!

Haurrei leku berezia eginen zaie, egun osoan jostatu eta xoratzeko ahala izanen baitute: pista jokoak, asto bizkarrez egin ibilaldiak, kermezako jokoak, mahai futbol erraldoia, harraparien laxatzea, etab.

   Kontzertuen aurre salmentak (10 eusko/€)  

EUROTAN HelloAsso-ren txarteldegian edo Turismo Bulegoetan (Angelu Miarritze Bidarte izan ezik).

EUSKOTAN

Igor nahi duzun txartel kopuruari dagokion zenbatekoa (10 eusko, txartel bakoitzeko):

euskopay bidez, hemengo QR kodea eskaneatuz

diru transferentzia bidez zure eusko kontutik, hartzaileen artean gure kontu zenbakia gehituz: 186962452

   Eguneko egitaraua   

Laborarien eta artisauen merkatua, eta jantzi hustea (izen ematea) tokiko moneta erabiltzeko, kalitatezko tokiko produktuak salerosiz eta bigarren eskuko produktuak berrerabiliz!
Elkarteen herrixka
Jatekoa eta edatekoa: fritak, matahamiak eta taloak (xingarra, mistoa edo begetarianoa).
Haurren xokoa: lasai egoteko (xatarrak aldatzeko, jateko) eta aktibitateen bidez jostatzeko leku goxoa.

Orduz ordu egitaraua

10:00 – Haurrendako animazioak, Elkarteen herrixkan, 19:00ak arte
10:00 – «Iratxo gorriaren bila» pista jokoak, 12:30ak arte
10:30 – Ezpeletako bisita gidatua, abiatzea Patronaiaren salatik
11:00 – Hitzaldia – Patronaiaren salan (ikus laukia)
11:00 – Escape street: asmakariak eta desafioak herrian barna – Abiatze bat baino gehiago 13:00ak arte
11:00 – Euskarako lehen irakaspenak
11:00 – Ibilaldiak asto bizkarrez, 18:00ak arte
12:00 – Laborarien gosari-bazkaria eta herriko jatetxeen pintxoak
13:00 – Herrian Kantuz txaranga
13:30 – Hazi-bonbak egiteko tailerrak, 16:00ak arte
14:00 – Kermezako jokoak, irabazteko sariekin, 19:00ak arte
14:00 – Mahai futbol erraldoia, 19:00ak arte
14:00 – Escape street: asmakariak eta desafioak herrian barna – Abiatze bat baino gehiago 16:00ak arte
14:30 – Herri kirolak Gaiarekin, 16:30ak arte
16:00 – Gurashowren kontzertua – Patronaiaren salan (4 eusko/€, 12 urtez behereko haurrentzat ; 7 eusko/€, helduentzat)
17:30 – Badoa dantza-ikuskizuna, Neskena taldeak emanik – Postetxearen aitzinean
18:30 – Harrapari baten laxatzea, Hegalaldia elkartearekin
19:00 – Mutxiko eta aperitifa, Mutxi’Kool txarangak animaturik, 20:30ak arte
21:00 – Xiberoots (Reggae, Maule)
22:30 – Gatibu (Rock, Gernika)
00:00 – DJ Üzkülüz

02:00 – Afterra DJ Lilz eta DJ Txupirekin, 05:00ak arte – Ñapurrak gelan

   Hitzaldia   

Eta tokiko monetak ekintza publiko engaiatuagoen eta herritarrengandik hurbilagoen aldeko giltza balira? Biarritzeko herriko zerbitzuetan euskoa hedatzean eta La Gemme tokiko monetan oinarrituz Bordelen Elikaduraren Gizarte Segurantzaren esperientzia berritzailean oinarrituz, 11:00etako hitzaldiko mintzalariak tokiko monetek beren lurraldea baikorki aldatzeko duten ahalmenaz interesatuko dira.

Mathieu Kayser – Biarritzeko auzapez ordea
Jean-Baptiste Thony – Bordeleko Herriko Etxeko kontseilari delegatua
Anne-Laure Federici – Ekonomia Solidarioaren aldeko Lurralde Elkargoen Sareko (RTES) ordezkari nagusia

   Kontzertuak   

Aurtengo edizioa azkarki aberastu dugu, eguneko egitarauari gaualdi bikaina gehituz: urte bukaeran jotzeari utziko diola iragarri duen Gatibu taldea izanen da Eusko Eguneko afixa burua! Gernikako laukotearekin batera, Xiberoots taldeko zuberotarrak ere ariko dira beren azken diskoa aurkezten, eta, gaualdia ederki bururatzeko, DJ Üzkülüz!

   Laguntzaileak   

300 lan txanda baino gehiago bete behar ditugu: egunean berean bistan da, baina baita gertakaria baino lehenago eta geroago ere!

   Partaideak   

ESKERRAK BIHOTZ-BIHOTZETIK gertakari honetan eta urte osoan sostengatzen gaituzten partaideei: