Thomas Pesqueten argazki erakusketa DIDAMen

Baionako herriko etxeak DIDAM erakustokian, arte garaikide gunean, Terres (Lurrak) Thomas Pesqueten erakusketa proposatzen dizue. Erakusketa azaroaren 8an hasi ondoren 2020ko urtarrilaren 21a arte iraunen du.

Nazioarteko espazio estaziotik hartuak izan diren 99 argazkik osatzen dute erakusketa, eta planeta eta bizidunen munduaren zainketan engaiatua den Thomas Pesqueten estetika berezia ezagutzeko aukera ematen du.

ESArekin (Europako Espazio Agentzia) partaidetzan egina, erakusketa horrek bisitariak planetaren bidaiaren edertasunaren bihotzean eta arte immemorialean murgiltzen ditu. Espazio estaziotik kolore, grafismo eta abstrakzio horiek munduko artista handiek tindaturiko oihalen edo egindako eskulturen itxura hartzen dute.  Baina ere, industria, laborantza, komertzio aktibitateekin, garraioarekin, bere historiarekin, hiriekin gizakiak uzten dituen aztarnak ageri dira. Egungo drama klimatikora edo gerletara eramaten gaituen bere gehiegikeriak espaziotik ikusteko aukera ere bada.

 Unibertsoa: egitarau zabal bat

Bitartekaritza egitarau bat proposatua da erakusketak irauten duen denbora guzian: L’Atalante zine aretoan espazioari buruzko zikloa, arte bisualen hitzaldi bat espazioa artean gaiari buruzkoa, idazketa tailerra, Mikaël Benet musikariaren performace bisuala eta soinuduna, bisita gidatuak euskaraz eta frantsesez, Musiques Telescopiques konpainiaren kontzertua.

DIDAM Lesseps kaia 6
Sartze askea
Asteartetik igandera 13etatik 19ak arte
DIDAMei buruzko xehetasun gehiago > didam.bayonne.fr

Data

08 Aza 2019 - 21 Urt 2020

Ordua

Egun osoa

Location

Baiona
Baiona
Category