BERRIAK
Euskal Monetak Herritar Zerbitzuko boluntario bat xerkatzen du euskara sustatzeko!
Zentzua duen proiektu batean parte hartu nahi duzu? Sartu Euskal Herriko tokiko monetaren taldean eta aritu lurralde ekologikoago, euskaldunago eta solidarioago baten alde. Taldearen eta laguntzaileen laguntzarekin, herritar zerbitzuak misio hauetan parte hartzen ahalko du: - Euskararen inguruko jarduerak animatzea - Eusko sareko profesionalak euskararen erabileraz sentsibilizatzea. - Lurraldeko diagnostiko bat egiten laguntzea (galdetegiak, karrika-inkestak…) Eusko kideen beharrak hobeto ulertzeko eta ekintza berriak irudikatzeko. Misioa Baionan da eta azaroaren 23etik goiti hasi daiteke (8 hilabetez, astean [...]
Lurrama: laborantza herrikoiaren saloia itzultzen da azaroaren 6tik 8ra Biarritzen!
2026ko azaroaren 6, 7 eta 8an, Lurrama, Euskal Herriko laborantza herrikoiaren saloiaren 21. edizioa iraganen da Biarritzeko Iraty aretoan. Euskal Herriko Laborantza Ganbarak (EHLG), Euskoaren kide historikoak antolaturik, hitzordu honek hurbileko laborantza solidarioa eta ingurumena errespetatzen duena sustengatzen du. Ura, denena den baliabidea, edizio honen gai nagusia Aurten, Lurramak ura izanen du aipagai. Bero handi zein idorte errepikatuen artean, denoi dagokigu: nola zuzenki partekatu batere berdinak ez diren erabileren artean? Mintzaldiei eta mahai-inguruei esker gai horretaz [...]
Euskoaren %3ko dohaintza: 89 119 eusko banatuak izan dira Ipar Euskal Herriko 72 elkarteri, sekula bezalako emaitza!
Ainiza-Monjolose, 2026ko urriaren 10a, larunbatez. Larunbat honetan, Euskal Monetak 89 119 eusko (1 eusko = 1 €) banatu dizkie tokiko monetaren erabiltzaileek babesturiko lurraldeko 72 elkarteri. Kopurua ia 10 000 euskoz emendatu da 2025ari konparatuz, eta beste hamar elkarte sartu dira dispositiboan. 2026ko edizioarekin, sistema sortu zenetik elkarteei orotara banatutako kopurua 560 000 euskora heldu da! Elkarte-bizitzari eskainitako goizaldia Elkarteen eguna Euskal Herriko Laborantza Ganbararen (EHLG) egoitzan iragan zen Ainiza-Monjolosen. Lurraldeko elkarte guztiei irekia, Eusko sarean [...]
2026ko urrialeko profesional berriak
Eusko sarean sartu diren profesional berriak azpian atzemanen dituz: Garazi eta Baigorri AEK Gau Eskola - Donibane Garazi Helduendako euskara kurtsoak. Belaun - Aldude Hazle eta ekoizleen kolektiboa - Ekoizleen saltegia eta tailerra. Turbulente Kombucha - Lehuntze Kombucha eta infusio hartzituen ekoizpena. Anne El-Khechen - Senpere Zaintza energetikoak eta holistikoak. Hortense - Donibane Lohizune Tokiko eta sasoiko lore eta landareak: lore-sortak, loreontziak, landareak, ezkontzak, hiletak eta ekitaldiak. Baigorrikoop - Baigorri Gizarte-epizeria - Tokiko produktuak, biologikoak eta Idoki. Pizzeria de Bidart [...]
Mugerreko Herriko Etxea Euskora kidetu da!
Mugerreko herriak Eusko kide bilakatzea erabaki du. Euskal Herriko tokiko moneta eta haren garapena sostengatzen duten tokiko elkargoekin bat egin du, tokiko ekonomiaren, trantsizio ekologikoaren eta euskararen alde. Joan den ekainaren bukaeran, Mugerreko Herriko Kontseiluak aho batez bozkatu zuen Euskoren kide bilakatzea. Kide berri honekin, sareak 41 herri biltzen ditu orain, Euskal Hirigune Elkargoarekin batera. Erabaki horren gibelean dagoen borondatea honela azaldu du Fabienne Hirigoyen auzapezak: « Agintaldi hastapen honetan, Euskal Moneta elkartearekin harremanetan jarri ginen [...]
Euskoak norbait xerkatzen du Herritar Zerbitzuko misio batean, komunikazio arloan laguntzeko!
Zentzua duen proiektu batean parte hartu nahi duzu? Sartu Euskal Herriko tokiko monetaren taldean eta aritu lurralde ekologikoago, euskaldunago eta solidarioago baten alde. Zure profilaren arabera, denbora gehiago pasako duzu web erredakzioa, grafismoa edo community management-a egiten. Noski, urratsez urrats lagunduko zaituko zure misioan. Misioa Baionan kokatua da eta azaroaren 16tik aitzina hasiko da (8 hilabeterako, 24 oreneko lanaldiarekin astean). 👉 Hautagaitza lotura honen bidez: https://www.service-civique.gouv.fr/trouver-ma-mission/concevoir-et-diffuser-des-messages-et-supports-de-communication-pour-sensibiliser-les-habitants-6aabdfda70c23-6aabdfc64a5af811dd1a0df6
Sokoako Gizarte eta Ekonomia Batzordeak (CSE) 20 000 eusko ezarriko ditu erosahalmenaren eta tokiko ekonomiaren zebitzuko
Sokoako Gizarte eta Ekonomia Batzordeak (CSE) elkartasunezko ezohiko ekintza bat plantan emanen du: tokiko ekonomia eta langileen erosahalmena sustatzeko, 20 000 eusko banatuak izanen dira langile batzuei. Desmartxa hau posible izan da Euskoari esker, Euskal Herriko tokiko moneta. 2025az geroztik bere jardueraren beheraka handi bati aurre egin behar izan dio Sokoak, eta “Epe Luzerako lan denbora partziala” (APLD-R) garai batzuk ezagutu ditu. Horrek soldata galtzeak ekarri dizkie langile batzuei. Egoera honen aitzinean, Sokoako Gizarte eta Ekonomia [...]
Ezohiko Biltzar Nagusia: mugaz gaindiko moneta epe luzera eraikitzeko erabakia
Irailaren 12an, larunbatarekin, Euskal Monetako kideak Ez ohiko Biltzar Nagusira deituak ziren Hiriburuko La Perle gelan. Biltzar Nagusi hau ekainaren 20an Saran egin zen Ohiko Biltzar Nagusian aho batez onartu zen mozioaren ondorioz antolatu zen. Bertan ziren kideek barne eztabaida-prozesu berezi bat abiatzea erabaki zuten, Gure Monetak Baztanen eta Oarsoaldean bere tokiko moneta abiarazteko Eusko izena erabiltzeko egin eskaerari buruz. Duela hiru urtetik, Euskal Monetak proiektu horren prestaketa-lanetan parte hartzen du. Proiektua Euskoren esperientzian oinarritzen da, [...]







