Tokiko moneta ospa dezagun elkarrekin, apirilaren 13an, larunbatean, Ezpeletan!

Udaberri honetan ere Eusko Eguna ospatuko da Ezpeletako merkatu estalian, iaz, tokiko monetaren 10. urtebetetzearen karietara, 1.500 pertsona bildu ondoan. Aurten, besta herrikoi handia antolatuko da, apirilaren 13an, larunbatean. Aktibitate eta animazio anitz izanen dira, eta, hola, haurrak eta helduak loriatuko dira, goizetik gaueko ordu ttipietara!

Ipar Euskal Herriko tokiko monetak garatzen segitzen du. Euskoa moneta soil bat baino anitzez gehiago da: gizarte-lotura eta elkartasun ekarlea, balio jakin batzuk sustatzen dituen sarea eta lurraldearen eraldaketa kultural, ekonomiko eta ekologikoaren zerbitzura dagoen tresna ere bada. Urteroko besta honetan, nabarmenduko dira biharko lurraldea sortzen ari diren alternatibak. Eusko Eguna bateratzailea izanen da, topaketaz eta solasaldiz betea, belaunaldiak nahasiko dira, beti giro goxo eta alaian.

Sartzea urririk eta libro denentzat, goizetik gauera.

Eguneko egitaraua

Laborarien eta artisauen merkatua, jantzi eta sehaska hustea

10:00etatik 16:00etara, ibilaraz ezazue tokiko moneta eskutik eskura, kalitatezko tokiko produktuak salerosiz eta bigarren eskuko produktuak berrerabiliz!

Animazioak eta aktibitateak

  • 10:00: Itsuen futbol erakustaldia ASJ Espelette klubarekin, trinketean. Futbol-klubeko haurrek ezagutuko dute ikusmen-urritasuna dutenek egin kirol hau.
  • 10:30: Ezpeletako herriaren bisita gidatua, historiaz eta ondareaz gehiago jakin nahi dutenentzat. Abiatzea Patronaiaren salatik.
  • 11:00: Euskara ikasten hasteko tailerra Plazarak animaturik. Lehen hitz batzuk ikasteko parada, gero egunean zehar euskaraz mintzatzeko!
  • 11:00: Pilota desafioa Oinatz Bengoetxearekin, pilota plazan. Esku huskako txapeldunak bere maila ikaragarria erakutsiko die pilota-partiden jarraitzaileei! – Prezio librea
  • 14:30: Herri kirolak Gaiaren eskutik, pilota plazan. Lehenik, herri kiroletan ari izan nahiko duten haur eta helduentzat. Gero, 15:30ean, elkarte batzuk lehiatuko dira.
  • 15:00: Kermezako jokoak. 18:00ak arte, kanpoko korralean, haurrik trebeenek sari bat baino gehiago irabazten ahalko dute! – Prezio librea
  • 15:30: Harrapari baten laxatzea. Hegalaldiak, tokiko fauna basatia babesteko elkarteak, zauritua zen eta bere zentroan artatu duen hegazti bat libratuko du.

     

Hitzaldia: Euskoa: hazkunde-ondoko gizarterako trantsizio-tresna

Photo Timothée Parrique

11:00etatik 13:00ak arte, Patronaiaren salan, ekonomiaz eta desazkundeaz interesatzen direnek hitzaldi hau entzunen dute. Hizlariak: Timothée Parrique ekonomialaria, Ralentir ou périr : l’économie de la décroissance liburuaren idazlea; Elise Dilet Bizi!-ko militantea, Euskal Herria Burujabe lurralde-proiektuaren idazlea; eta Maitena Curutchet Euskal Hirigune Elkargoko kontseilari ordezkaria, ekonomia sozial eta solidarioaren arloan.
Mugagabeko hazkundea ezinezkoa denez mundu mugatu batean, desazkundea beharrezkoa ote da? Eta nola gauzatzen da hori gure lurraldean?

Ikuskizunak eta musika-animazioak

Eusko Egunean giro goxoa eta alaia izanen da:

  • 13:00: Txitxirioak Txarangak laborarien bazkaria animatuko du.
  • 14:00: Tipli Tapla,batukadak, lehen karrika ibilaldian, jendea kanpoko korraletik pilota plazara eta Gaiak antolatu herri kiroletara buruz eramanen du.
  • 16:00: Pontx pailazoaren ikuskizuna, Patronaiaran salan, Gelara! ikuskizuna aurkeztuko du Pontxek, haurren eta helduen atseginarentzat – Prezio librea
  • 16:30: Tipli Tapla batukadak, bigarren karrika ibilaldian, jendea pilota plazatik merkatu estalira buruz eramanen du.
  • 17:00: Zango-makolen ikuskizuna, Lous Bidaous dantza konpainiak eskainirik, merkatu estalian.
  • 18:00: Patxi eta Konpania taldeak Dantza Piko eskainiko du, dantzari batekin eta lau musikarirekin
  • 19:30: Herrian Kantuz, Ezpeletako eta inguruko herrietako abesbatza mistoa, zintzur bustitzea kantuz alaitzeko.
  • 20:30: Kontrabanda taldea, lehenik afaria goxoki alaituko duena, eta gero poliki-poliki gaueko kantu zerrendara pasako dena jendea dantzan ariarazteko!
  • 00:00: DJ Doy, ezpeletarrak besta luzatuko du 02:00ak arte!

    

Zer izanen da jateko?

Zirkuitu laburrak Euskoaren proiektuaren erdigunean egon dira tokiko moneta sortu zenetik, eta, beraz, arta berezia eskainiko zaie Eusko Egunean jatekoei eta edatekoei.

  • Eguerdian: Laborarien brunch-a, Eusko Egunaren merkatuko produktuekin. Iaz gaitzeko arrakasta izan zuen! Ez huts egin beraz, azieta kopuru mugatua izanen baita!
  • Eguerdian: Sukaldeburuen eta herriko ostalerren pintxoak.
  • Egun osoan molde jarraikian: fritak, matahamiak eta taloak (xingarra, mistoa edo begetarianoa)
  • Arratsean: Tarti’besta! Merkatuko produktuekin ere, klasiko handi bat moldatuko da: tartifleta.

Haurrendako egitarau berezia

Eskola oporretako lehen asteburua izanen denez, hainbat aktibitate proposatuko zaizkie haurrei, goizetik arratsera:

  • 10:00-16:00: Animazio anitz elkarteen herrixkan – Kanpoko korralean
  • 10:00-11:30: Itsuen futbol erakustaldia, ASJ Espelette klubeko haurrekinTrinketean
  • 10:00-13:00: Antzara joko erraldoia, Terre Buissonnière elkartearen eskutik – Merkatu estalian
  • 10:00-16:00: “Kontserbatorio ttipia” Sarde Sardexkaren eskutik, Euskal Herriko kabala-arrazak eta landare-motak ezagutzeko – Kanpoko korralean
  • 10:00-16:00: Ipuin irakurraldia, Bestearekin elkartearen ahotik – Merkatu estalian
  • 11:00-18:00: Ibilaldiak asto bizkarrez – Abiatzea Patronaiaren salaren ondotik
  • 13:00-17:00: Hazi-bonben tailerra, Terre Buissonnière elkartearen eskutik – Merkatu estalian
  • 14:30-15:30: Herriko kirolak, Gaiaren eskutik – Pilota plazan
  • 15:00-18:00: Kermezako jokoak – Kanpoko korralean
  • 15:30: Harrapari baten laxatzea, Hegaladiaren eskutik – Zelaigunean
  • 16:00-17:00: Pontx pailazoaren ikuskizuna – Patronaiaren salan

Egun osoan, merkatu estalian: ninien xokoa, tapizekin, jateko lekuekin eta xatarrak aldatzeko gunearekin.

Laguntzaile izan nahi?

300 lan txanda baino gehiago bete behar ditugu: egunean berean bistan da, baina baita gertakaria baino lehenago eta geroago ere!

Laguntzaileek izena emateko orria

Apirilaren 13an, larunbatean, denak Eusko Egunera!

ESKERRAK BIHOTZ-BIHOTZETIK gertakari honetan eta urte osoan sostengatzen gaituzten partaideei: