Urtesaria

Urteroko kotizazioa sartzen zaren hilabetearen arabera ordainduko duzu eta eusko saretik atera zaitezke nahi duzunean, eskaera sinple bat eginez.

Urtesaria pagatuz zerbitzu bereziak dituzu gainkosturik gabe : eusko kontu profesional bat, kontuko laburpen sinplifikatuetarako doako sarbidea, euskokart profesional bat baita ere, Euskopay aplikazioa. Eragiketa guziak (ordainketak, transferentziak, diru kentzeak, etab…) berehalakoak dira, gasturik gabe. Urtesariak ordaintze elektroniko terminal bat ukaiteko aukera ere eman dezake kostu gehigarririk gabe.

Zure sariaren zenbatekoa zure enpresaren izariaren araberakoa da, eta ez zaio BEZa ezartzen ahal. Projektua gehiago sustengatu nahi baduzu, behereko taulan agertzen den kotizazio solidarioa pagatzea hautatzen ahal duzu:

Langile(ak)  Kotizazio solidarioa (urteroko) Gutxiengo kotizazioa (urteroko) Dosier gastuak (sarean sartzean)
0 126 84 75
1-2 180 120 75
3-5 252 168 120
6-9 360 240 180
10-19 504 336 240
20-49 720 480 240
50-99 1152 768 240
100-199 1830 1220 240
200 baino gehiago 2970 1980 240

Partikularren kasua:

  • K-Bis agirian establimendu bat baino gehiago dituen enpresari eskaini beherapena (beherapena bigarren establimenduari eta ondokoei aplikatzen zaio/zaie).
  • Idoki-AFPB erakundeetako kideei, BLE elkarteko kideei, AB logoa dutenei eta Bai Euskarari erakundeetako kideei eskaini beherapena
  • Enpresa bat baino gehiagoren buru bazira eta enpresa bat baino gehiagoetan onartu nahi badituz euskoak, dozier gastuak behin bakarrik ordainduko dituzu.
  • Salmenta pundu edo saltoki ezberdinak badituzu, urteroko kotizazio bakarra ordainduko duzu, zure enpresaren langile guztien araberakoa.