About Iban
This author has not yet filled in any details.So far Iban has created 160 blog entries.
2026ko maiatzeko profesional berriak
Eusko sarean sartu diren profesional berriak azpian atzemanen dituz: Apelxenia Azkarate Irulegi sormarka (AOP), arno beltz eta xuri ekoizlea, laborantza biologikoan. Noizbehinka behikia. Aquazone Senpere Ur jostalekua, aisialdi gunea. Azkaingo gau eskola Azkaine Euskara ikastaroak helduentzat. Cabinet Haristoy & Sabarots [...]
Euskal Monetak 5 milioiko helburua gainditu du !
Apirilaren 18an, larunbatarekin, 3.000 lagun baino gehiago bildu ziren Ezpeletan Eusko Egunarentzat, Ipar Euskal Herrian zirkulazioan den tokiko monetaren urteroko besta handian. Egunean zehar familia girotik gaueko kontzertuetara, lurraldeko hitzordu nagusien artean egonkortzen ari den ekitaldia dela erran daiteke. Besta [...]
Euskoa, laborantza herrikoi eta iraunkorraren aldeko moneta
Krisi ekologiko, sozial eta ekonomikoen aitzinean, laborantza herrikoia jada ez da alternatiba bat; inoiz baino beharrezkoagoa da! Etxalde ttipiak mantendu, bizia errespetatu, tokiko enplegua sortu eta lurra akitu gabe elikatuko gaituen laborantza ezinbestekoa da. Baina eredu hori zutik egon dadin, [...]
Lurrama: laborantza herrikoiaren aldeko 20 urteko engaiamendua
2025eko azaroaren 7tik 9ra, Miarritzeko Irati erakustazokan, Lurramaren 20. edizioa iraganen da. Euskal Herriko Laborantza Ganbarak (EHLG) antolatzen du Euskal Herriko laborantza herrikoiaren azoka, urte guziez. Baina, azoka soil bat baino anitzez gehiago da Lurrama: biharko laborantza ereduaren erakusleiho bizia [...]
Euskoren % 3ko emaitza: marka berri bat hautsia, 79.182 eusko eman baitzaizkie Ipar Euskal Herriko elkarteei!
Ainhiza-Monjolose, 2025eko urriaren 4a, larunbata. Joan den larunbatean, Euskal Moneta elkarteak 79.182 eusko (1 eusko = 1 euro) eman zizkien tokiko monetaren erabiltzaileek babestutako lurraldeko 62 elkarteri. Errekor berri bat! Horrek konfirmatzen du euskoz pagatzea lurraldeko elkarte-bizia zuzenean laguntzea ere [...]
« Hello Asso-k eskainitako tresnak » 2025eko Elkarteen Egunaren aipagai
Elkarteen Eguna, Euskoak antolatzen duen urteko ekitaldia, 2025eko urriaren 4an itzuliko da, larunbatez, leku aldaketa batekin: ekitaldia EHLG – Euskal Herriko Laborantza Ganbaran iraganen da aurten, Ainiza-Monjolosen. Hitzordu hau, lurraldeko elkarte guziei irekia da, tokiko monetaren kide izan ala ez. [...]
Euskoaren Biltzar Nagusia, maiatzaren 24an, Itsasun
Euskoaren Biltzar Nagusia Itsasun (Sanoki gelan) iraganen da maiatzaren 24an, larunbatarekin 9etatik 12:30ak arte. Elkartearen bizian momentu garrantzitsu bat da eta bertan Euskoari buruz dituzuen ideiak eta aurkeztuak zaizkizuen proiektuei buruz trukatu dezakezue. Egitaraua: 9:00 Urteko Biltzar Nagusia - 2024ko txosten [...]
Eusko Egunak Ezpeleta inarrosi zuen
Apirilaren 12an, larunbatean, 3.000 pertsona baino gehiago ibili ziren Ezpeletan, Eusko Egunean, Ipar Euskal Herriko tokiko monetaren aldeko urteroko besta handian. Ezpeletako herrian hirugarren urtez segidan antolatu zen gertakaria, eta egun hark trantsizioen aldeko hurbileko ekonomia solidario baten dinamismoa irudikatu [...]
Eusko Eguna 2025eko apirilaren 12an, larunbatez Gatibu eta Xiberoots taldeekin !
Azken urte hauetan bezala, Eusko Eguna egitarau oparo batekin itzultzen da, publiko ezberdinei zuzendurik, gauerako programazio berezi batekin! Goizetik, tokiko ekoizleen merkatuaz gozatzen ahalko da, bainan mintzaldi bat entzun tokiko moneta eta kolektibitateen ekintza publikoaren arteko osagarritasunari buruz. Eguerdi partean, [...]








