Euskal Monetak 2025eko bilan biziki baikorra aurkeztu zuen ekainaren 20an, Saran pasa den Biltzar Nagusiaren karietara. Elkarteak jakinarazi du, halaber, Hegoaldeko tokiko monetaren proiektuari buruzko barne-informazio, eztabaida eta kontsulta prozesu berezi bat abiatuko zuela.
2025ak dinamika azkarra erakutsi du
2025ak etapa berri bat markatu du duela zenbait urte Euskok abiatu duen eskala aldaketan. Dinamika azkar batek lagundurik, tokiko monetak bere erroak indartzen ditu Euskal Herriko bizitza ekonomikoan eta elkarteenean.
2025eko bilanaren puntu nagusiak:
- Sekulan baino partikular kontu gehiago ireki dira: 665 kontu berri urtean zehar;
- 79 000 eusko baino gehiago banatu zaizkie 62 elkarteri, Euskoren % 3ko emaitza sistemari esker;
- Eusko Egunak bere lekua berretsi du elkarte eta militante mugimenduen hitzordu nagusien artean, 3 000 pertsona baino gehiago bilduz;
- Egoera ekonomiko sendoa, elkarteari bere garapen proiektuekin aitzinatzeko ahala ematen diona;
- Kolehendakaritza parekide berri baten osatzea, Kristine Uhalde eta Iban Grossierrekin.
“2025eko emaitzek Euskoren erroztatze iraunkorra berresten dute Euskal Herriko bizitza ekonomikoan, elkarteenean eta herritarrenean. Dinamika hau proiektua egunerokoan biziarazten duten milaka erabiltzaile, laguntzaile, profesional, elkargo eta partaideen engaiamenduaren fruitua da” ohartarazi du Euskal Monetaren Gidaritza Batzordeak.
![]() | ![]() |
Hiru bilkura Hegoaldeko tokiko monetaren proiektua aipatzeko
Hastapenetik, Euskok Euskal Herri osoaren eskalan tokiko moneta bat sortzen laguntzeko asmoa du, balio ekologiko, ekonomiko eta linguistiko berberekin. Duela bi urte, Hegoaldeko hainbat eragilek tokiko moneta baten esperimentazioa lantzen ari dira Baztan eta Oarsoaldeko eremuetan, Euskoren esperientzian oinarrituta.
Biltzar nagusian izandako eztabaidaren ondotik, eta Euskoarentzat gogoetatzen diren gaien garrantzia kontuan hartuta, Euskal Monetak barne-informazio, eztabaida eta kontsulta prozesu berezi bat abiatzen du bere kideei zuzenduta. Desmartxa honek proiektuaren bilakaeraren perspektibak argitzeko xede du.
Udan, hiru bilkura eginen dira, kide guztiei irekiak:
- Uztailaren 29an, Maulen, 19:00etatik 21:00etara, lekua baieztatzekoa
- Uztailaren 30ean, Ainhize-Monjolosen, 19:30etik 21:30era, Euskal Herriko Laborantza Ganbarako egoitzan
- Irailaren 8an, Baionan, 19:00etatik 21:00etara, Manu Robles-Arangiz fundazioan
Bilkura horietan izena emateko orrialdea.
Topaketa horiei esker, eskuragarri diren elementuak aurkezten ahal izanen dira, kideen galderei erantzuten eta gogoeta kolektiboa elikatzen, 2026ko irailaren 12an, goizeko 9etatik eguerdiko 12ak arte, iraganen den Ezohiko Biltzar Nagusiaren aitzin (lekua baieztatzekoa).
Desmartxa honen bidez, Euskal Monetak berretsi egiten du funtzionamendu demokratikoarekiko duen atxikimendua eta bere kideen inplikazioa proiektuaren etorkizuna finkatzen duten erabakietan.

