Euskal Elkargoak antolaturik, aurten Euskararen Urtaroa azaroaren 6tik abenduaren 3ra iraganen da Iparralde osoan. Ekitaldi honek biztanleak elkarretaratzen ditu tokiko ekimen kultural eta kolektiboen inguruan, euskararen erabilera espazio publikoan sustatzeko. Kasik hilabete batez, herriek, elkarteek eta lurraldeko eragileek ekintza asko proposatuko dituzte: tailerrak, ibilaldiak, ikusgarriak, mintzaldiak, bisitak, etab. Découvrez le programme complet ici.
Horren karietara, Euskoak bi hitzordu proposatzen ditu Itsasun. Urririk dira eta deneri irekia, beraz ez duda eta izena eman!
Azaroaren 14an, larunbatez: goizaldi bat Haranea etxaldean
Etorri Haranea etxaldea ezagutzera 10:00etatik 13:00ak arte Itsasun, Xan Aguerre eta Idoki animaturik. Bisita osoa euskara hutsean izanen da.
Egitaraua:
- Gure lurraldeko sormarkak: zeintzuk diren eta zer ekartzen duten
- Xan Aguerren lana eta bere egiteko manerak
- Zuzeneko salmenta: ekoizten dut, eraldatzen dut eta saltzen dut.
- Etxaldearen produktuen dastaketa eskainia
Tokiko laborantza herrikoia sustatzeko eta euskara ekonomia arloan biziarazteko ekimen konkretua.
Kasu, lekuak mugatuak dira, beraz izena eman formulario honen bidez.
Azaroaren 19an, ostegunez : BAI! Komertzioak (eta bezeroak) inportanteak dira euskararen etorkizunarako
Plazara elkartearekin batera antolatutako lehen bi tailerren arrakastaren ondotik, azken tailer parte-hartzaile bat proposatzen dizuegu, merkatarien eta bezeroen artean elkartzeko eta euskararen inguruan trukatzeko! Hitzordua azaroaren 19an izanen da, 19:30etik 21:30era, Itsasuko Balaki ostatuan.
Hainbat gai aipatuko dira:
- Euskararen gaur egungo egoera eta erronkak
- Euskarak merkatari, bezero eta komertzio-harremanei ekartzen ahal dien aberasgarritasuna.
- Bakoitzak euskararekin duen lotura
- Saltegiek euskararen hedapena eta praktikarako izan dezaketen garrantziaz.
Topaketa nagusiki euskaraz izanen da, frantsesezko bat bateko itzulpenarekin. Horrela bakoitzak nahi duen hizkuntzan parte hartzen ahalko du. Tailer honen helburua da jendea elkartaraztea euskararen inguruan eta bakoitzak bere iritziak eta ideiak parteka ditzan.
Izena-eman formularion honen bidez.