Azaroaren 23an, igandean, 18:00etan – Complexe Saint-Louis, Donapaleu

Euskararen Urtaroaren karietara – Euskal Hirigune Elkargoak antolaturiko euskarari eskainitako garai berezia –, lurraldeko hainbat eragilek indarrak batu dituzte, euskara inguruan gogoeta, trukaketa eta giro goxoko gaualdia proposatzeko Donapaleun.
Euskok, Euskal Herriko tokiko monetak, ekitaldia abiarazi du Plazara, Euskararen Erakunde Publikoa (EEP) eta Euskalgintzaren Kontseiluarekin elkarlanean, erakusteko posible dela euskara biziaraztea Euskal Herri osoan, eta egoera guzietan. 

Euskararen etorkizuna elkarrekin gogoetatzeko gaualdia

Gaualdia Bizkarsoro filmaren emanaldiarekin hasiko da: obra hunkigarri eta indartsua, gure egunerokoan euskararen lekua eta hizkuntzaren inguruan egiten ditugun erabaki kolektiboak galdezkatzen dituena.
Ondotik, publikoaren eta hizlarien arteko solasaldia antolatuko dugu, honako gai honen inguruan: Euskara barnekaldean: gure esku!

Mahaiaren inguruan: 

  • Idurre Eskisabel, Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia
  • Ttitto Betbeder, Euskararen Erakundi Publikoaren (EEP) zuzendaria
  • Jokin Darrieumerlou, Eusko proiektuko animatzailea barnekaldean

Plazara elkarteko Helene Charritonek solasaldia animatuko du. Plazara elkartea ezaguna da euskararen inguruan duen ikuspegi pedagogiko, soziolinguistiko eta parte-hartzailearengatik.

Parte-hartzera gonbidapena

Ekitaldi hori desmartxa kolektibo bateko parte da: euskara biziaraztea  gizarteko eremu guztietan – baita tokiko ekonomiaren eta eguneroko bizitzan ere.
Helburu horrekin bat egiten duten guztiak gomitatzen ditugu gogoeta eta trukaketa honetan parte-hartzera, azaroaren 23an, igandean, 18:00etan, Donapaleuko Complexe Saint-Louis zine-gelan.

Sartzea librea eta urririk.
Emanaldia euskaraz, euskarazko azpitituluekin
Solasen bat-bateko itzulpenak frantsesez eskuragarri ditugun kasko-entzungailuen bidez.