2024 urte hastapen honetan, Euskal Herriko tokiko monetarekiko izan duzun engaiamenduagatik eskerrak eman nahi dizkizugu. Egunerokoan euskoaren zirkulazioan aktiboki parte hartuz, trantsizio ekologikoa, euskararen bizitasunean, elkarteekiko solidaritatean eta bertako ekonomia laguntzen dituzu.

10 urtez geroztik, ektore ezberdinek hartzen dute parte Euskoaren garapenean, eta haien engaiamenduari esker 2023 urte ondarrean 4 milioi eusko baina gehiago daude zirkulazioan, 4000 erabiltzaile partikular, 1300 profesional sarean, 36 herri kide direnak baita Euskal Herriko herri elkargoa ere, eta 315 000 eusko 70 elkarte ezberdineri banatuak izan direnak!

Horrela, pasa den urteko gertakari nagusietaz oroitzeko gogoa ginuen:

  • 2023: 10. urtemugaren urtea! 2013Ko urtarrilaren 31n, lehenengo euskoak trukatuak ziren. Lehenik billete forma zuten, eta ondoren eusko numerikoa gehitu zen on line kondua eta ordainketa aplikazioarekin. Gaur egun, Euskal Herriko tokiko moneta Europako tokiko moneta garrantzitsuena da!

 

  • Eusko Egunaren itzulera 3 urteko eskasia eta gero! Zer hobe 10. urtemugaren urtea baino besta herrikoi handi honen itzulerarentzat ? Pario kausitua egun eta gauean zehar 1500 pertsona baino gehiago hurbildu baitziren, eta Eusko Eguna urteko besta handi eta bazterrezinen agendan markatu baitzuten. Mila esker besta eder hau errealitate bilakatu duten 200 laguntzaileeri!

 

  • Elkarteekiko sustengua etengabe emendatzen da! 2023 urtean, 70 000 eusko banatuak izan dira Euskal Monetarengandik 44 elkarte ezberdineri Eusko Elkarteen Egunaren baitan. Tokiko monetaren izaera solidarioa oso zehatza da, errekor berri honekin, pasa den urteko 60 000 euskoak gibelean uzten baititu. Bertan bildu ziren 30 elkarteek Patxi Belly -ren kontseilu preziatuetaz gozatzeko aukera izan zuten, mezenasgo eta finantzaketa bilaketa estrategia bat plantan ezartzeko kontseiluei esker.

 

  • Euskoak ekitaldi ezberdinetan parte hartu zuen! Baionako bestetan Euskal Herria Burujaberen lehen edizioan edota Lurraman, bertan izan ginen lurraldeko alternatiba ezberdinak sustengatzeko eta tokiko moneta publikoari aurkezteko. Orotara, 41 informazio mahain izan ziren ekitaldi ezberdinetan. Agian Baionako Bestetako afitxa ikusi zinuten, ez baitzen nehor ohartu gabe gelditu 😉

Baina orduan, zer ekarriko digu 2024. urteak?

  • Eusko Eguna apirilak 13an Ezpeletan! 2023 urteko arrakastaren ondoren, lurraldeko alternatiba eta tokiko monetaren besta herrikoi handiak hitzordua ematen dizu apirilak 13an Ezpeletan. Eta pasa den urtean bezala, Euskoko langile eta laguntzaileek progama aberatsa prestatuko dizuete publiko guztiak gozarazteko : bertako ekoizle eta sortzaileen merkatua, laborarien hamaiketakoa, mintzaldiak, animazioak, haurrentzako aktibitateak, afaria eta gauean kontzertuak ! Afitxa ezagutu ezazu hor azpian!

 

  • Helburu berriak pauso bat aintzinera emateko plano estrategikoari esker, 2023 urteko BN -an denen adostasunarekin onartuak izan diren ardatz nagusiak segituz, manera parte-hartzailean prestatuak izan direnak. Euskoak horrela ikusten du bere garapena Euskal Herri ekologikoago, euskaldunago eta solidario baten alde, tokiko monetak biztanleen egunerokoan sartuz.

 

  • Tokiko monetaren erabilpena oraindik gehiago erraztea du helburu lurraldearen zerbitzurako Euskoaren potentziala emendatzeko. Horretarako, arau berriak asmatu behar dira elkarlanariesker « euskara » eta « trantsizio ekologikoa » desafioentzat. Baina baita ere profesionalek Euskoen berrerabilpenean dituzten arazoak kondutan hartuz, eta gaur egun euskoak eurotan berritz trukatzera behartuak direnak.

 

  • Beste hitzordu ainitzek markatuko dute 2024 urtea langile, laguntzaile, kide eta partaideen arteko loturak indartzeko. Pertsona guzti hauek, bakoitzak bere heinean, Euskoa lagundu baitute Europako tokiko moneta garrantzitsuena bilakatzen eta sendoki aurrera begiratzeko indarra ematen!

Beraz 2024 urtean, segi dezagun tokiko moneta hautatzen
Euskal Herri ekologiko, euskaldunago eta solidario baten alde!

Eta apirilak 13 an larunbatarekin, denak Ezpeletara Eusko Egunera!