Ekonomiako doktoretza tituluduna, Timothée Parrique-k, bere ikerketa, hazkundea eta gaur egun nagusi den modelo ekonomikoari buruz bideratzen du, planetako baliabideak agortuz murruaren aurka zuzentzen gaituena. Hortaz, « post-hazkunde » modelo bat proposatzen du, eta ekonomia apalkuntza baten alderdiak aztertzen ditu. Gainera, hori da bere liburuaren gaia : Emekitu ala suntsitu, Apalkuntzaren ekonomia (2022ko iraila). Euskal Herria Burujabe ekitaldian topatua, nun mintzaldi bat eman zuen, tokiko monetentzat zuen interes handia aipatu zigun. Geroztik Eusko kide bilakatua, berarekin harremanetan sartu gira galdera batzuk pausatzeko.
Euskal Moneta : Pasa den hilabetean Baionan izan zen Euskal Herria Burujabe ekitaldian mintzaldi bat eman zinuen, Euskal Herri jasangarri solidario, eta burujabe bat xedetzat duena.ein harreman duzu zuk lurralde honekin?
Timothée Parrique : Angletera 2020 urteko udan etorri nintzen bizitzera, doktoretza tesia amaitu ondoren. Momentu horretan hasi nintzen “Ralentir ou périr” liburua idazten The political economy of degrowth (abendua, 2019) nire tesiaren egokipena, publiko handiari zuzendua. Aspalditik nahi izan dut hemen bizi, surfean aritzeko, Pirineoekiko hurbiltasunagatik, baina gehienbat aurki ditzakegun iniziatiba lokal asko baitira. Euskal Herriak dena badu egiazko post-kapitalismo laborategia bilakatzeko.
E. M. : Euskoari buruz gauza gehiago ikasteko aukera izan zen ere. Ekonomista gisa, zein ikuspegi duzu tokiko monetengan?
Timothée Parrique : 2015 urtean, finantzaketa iturriak xekatzen nituen nire doktoretza tesia idazteko, moneta eraldaketen errolari buruz apalkuntza testuinguru batean, baina ez zidan nehork proiektu hura finantzatu nahi. Nire tesian, eremu hertsiki monetarioa baina haratago zihoana, kapitulu oso bat eskeini nion monetari, eraldatu behar den hiru instituzioetako bat dena, jabegoa eta lanarekin batera.
Monetari buruzko kapitulua 3 ataletan zatitzen da : moneta, bankuak eta finantza. Lehen atalean, monetaren dibertsifikazioaren kasua aztertu nuen nun hainbat moneta bizikide ziren. Kasu hori ikusi nuen hainbat espeziek elkarrekin ari ziren ekosistema bat bezala : auto-kudeaturiko tokiko monetak eskala munizipalean, eta beste moneta bioregionalak, nazionalak eta internazionalak.
Euroa bezala, zentralki kudeatutako moneta gehienak ez bezala, moneta ezberdin hauetako bakoitzak logika berezi bat ukanen lukete. Denbora-moneta deiturikoak eginkizun ezberdinak modu zuzenean banatzeko, moneta energetikoak energia berriztagarri proiektuak finantzatzeko,”urtzen” den moneta bat (balioa galtzen duena) elikadura hunkitzen duen guztiarentzat eta abar. Teorian, ekosistema monetario honek balore mota ezberdinenak (ekologiko, gizarte, kultura, …) elkarrekin bizitzea ahalbidetuko luke, gaur egungo sistema monetario bakarra ez bezala, nun balore guztiak eurotan kontatzen diren.
Moneta alternatiboetatik gustoko dudana, aktibitate ekonomikoen bertako kudeaketa demokratibo gaitasuna da. Tokiko monetak zentzu horretan kontsideratu ditzakegu egiazko gauza ohizko bezala, gizatalde batek autonomikoki kudeatzen duen baliabidea, lurraldearen behar zehatzeri erantzuteko gisan. Bertako planifikazio ahalmen hau ezinbestekoa da trantsizio ekologikoarentzat, gehienbat estatu zentrala anbizione kontuetan berant ari delarik herriko etxe edo tokiko iniziatiba batzuekin konparatuz.
E. M. : Zure gai nagusia apalkuntza ekonomikoa da. Nola ikusten duzu hazkunde ondoko munduaren ekonomia ? Eta zoin toki ukanen lukete tokiko monetek?
Timothée Parrique : Lehenik, bi hitzak bereizi behar dira. Ainitzetan bi proiektu ezberdin lotzen dira apalkuntza ekonomikoarekin : ekonomia ttipi eta geldoago baterunzko trantsizioa (apalkuntza bat literalki), eta erregimen egonkor horren bermatzea epe luzean (azkunde ondokoa edo post-hazkundea deituko ginukeena).
Lehen proiektua : ezin badugu planetaren mugapera itzuli gaur egungo produkzio eta kontsumo mailak atxikiz, gutitu beharko dugu. Gutipen horrek erran nahi du produkzio eta kontsumoaren apaltzea demokratikoki planifikaturiko aztarna ekologikoaren apaltzeko ongi izaite eta justizia sozialaren helburuarekin. Erregimen makroekonomiko handia bezalako zerbait ikus genezake gainditze ekologikoan diren herriak (gehienbat herri aberatsak) muga iraunkor batera itzul daitezen eta ekosistemen karga ahalmena pasa ez dezaten.
Bigarren proiektua, ikusmen handiagokoa, hazkunderik gabe jorituko gaituen arkitektura ekonomikoa irudikatzea da, planetaren mugak errespetatuz. Formalki definitzeko, post-hazkundea naturarekin harmonizatua den ekonomia egonkorra da nun erabakiak elgarrekin hartuak diren aberastasunak modu justuan banatuak izateko hazkunderik gabe joritu ahal izateko.
Moneta alternatiboek apalkuntza ekonomikoan eragina dute trantsizio gisa eta baita ere epe luzeko post-hazkunde baten ibilmoldean. Tokiko monetan dugun eros-ahalmena produktu eta aktore selekzio batera mugatua da beti, oso gauza ona dena ekonomiaren parte bat apaldu nahi dugularik beste parte bat mantentzen dugun bitartean. Erosketa perimetro mugatua duten moneten erabilera jarduera zonbait sustatzeko eraginkorra da apaldu nahi diren ekonomia parteen “punpa” efektu behargabeak sahiestuz. Tokiko monetek ekonomiaren garapen ziblatua ahalbidetzen dute.
Gainera, moneta alternatiboek ekonomiaren martxandiza aspektua apaltzen laguntzen du baita ere. Erran nahi baita, tokiko moneta martxandiza trukaketa klasiko eta elkarrenganako eta dohain erlazioen arteko etapa bat dela. Tokiko moneta baten sortzeak zonbait aktore gerturaraziko ditu, martxandiza trukeaz gain harreman sozialak sortuko dituena. Horrezgain, gobernantza ekonomikoaren demokratizazioa ahalbidetzen du lurralde bakoitzaren baitan, zeinek bere elkarte monetarioari esker, gidatze elementuak izanen dituen bere lurraldearen garapen ekonomikoan eragina izateko.
E. M. : Eusko kidea zira orain. Zeintzuk ote dira tokiko moneta zirkularazteko zure toki gustokoenak?
Timothée Parrique : Ralentir ou périr liburuaren lehen esaldia Deus-en idatzia izan da, lan egiteko gustoko dudan Miarritzeko kafe bat. Baionako Atalante zine-ostatua ere bada, eta noski, Miarritzeko Bookstore liburutegia, nire liburuen gehiengoa han erosten baitut. Les Jardins du Refuge sarean sarraraztea bakarrik eskas da, han erosten baititut nire fruitu eta barazkiak, eta itzulia egina izanen da!