Euskoaren Biltzar Nagusia Azkainen iraganen da ekainaren 10ean, larunbatarekin 9etatik 12:30ak arte. Elkartearen bizian momentu garrantzitsu bat da eta bertan Euskoari buruz dituzuen ideiak eta aurkeztuak zaizkizuen proiektuei buruz trukatu dezakezue.
 
Egitaraua
 
8:30: Harrera kafe eta kruasantekin
 
9:00: Biltzar Nagusia:
  – 2022eko bilan morala eta kontuak, kontu mandatariaren txostena
  – Euskoak 10 urte: heldu diren gertakariak, …
  – 2023-2027 plan estrategikoa
  – Onespen batzordearen eta Gidaritza batzordearen aurkezpena
  – Kolegioen Batzordearen hautatzea
 
12:30: Jateko eta edateko eskainia
 
BNra ezin baduzu hurbildu, prokurazioa deskargatu dezakezu eta zure ordezkari bat izendatu.
 

Zure moneta da, zuk duzu erabakitzen!