Apirilak 15ean Ezpeletan Eusko Egunaren itzulera izan zen, Euskal Herriko tokiko monetaren besta herrikoi handia. Euskoaren 10. urtemuga izanki, gibelera egiteko, eta urte guzti hauen bilana ateratzeko aukera izan da, Europako tokiko moneta garrantzitsuena bilakatu baita.

Mintzaldia :  « Euskoa, 10 urte : zein eragin eta emaitza ? »  hiru ekonomistei hitza ematen die Euskoari buruzko haien ikerketa lanen emaitzak aurkeztu ditzaten :

  • Mathilde Fois-Duclerc, doktoretza ikerle eta Bordeleko unibertsitateko Zientzia Politiketako anarteko arduraduna. Bere lanetan, Euskoaren ikuspegi soziologikoa agerrarazten du 2013 urtean sortu zenetik gaurko instituzionalizatzeruntz.
  • Julien Milanesi, ekonomian ikerle eta Tolosako Paul Sabatier Unibertsitateko mintzaldi nagusia. Bere ikerketaren ardatza Euskal Herriko ekosistema alternatiboa izanki, Euskoak bertan okupatzen duen tokia azaltzen du.
  • Oriane Lafuente-Sampietro, ekonomian ikerlea da, metodo kuantitatiboetan, lurralde garapenean eta politika publikoen ebaluazioan berezitua. Tokiko monetaren jarioaren ikerketa kuantitatibo handi batetik abiatuz, Euskoaren zirkulazioaren analisia bat aurkezten digu horrek dakartzan eragin ekonomikoak azalduz.