Euskal Herria Burujabe, 2013 eta 2018-ko Alternatiba ondoren, hedadura handiko ekitaldi berria urriak 7 eta 8-an iraganen da Baionan. Ekitaldi honek 2 egunez gaur egungo gizarteak plantan ezarri duen sistemari alternatibak aurkeztuko ditu trantsizio ekologiko eta soziala zalutzeko. Baita ere, aldaketa klimatikoarentzat gure esku diren aterabideak aurkitzeko, zati handi bat eskala lokalean kokatzen baita.

L'équipe organisatrice d'Euskal Herria Burujabe sur un pont au dessus de Nive à Bayonne
Baionan, 10.000 lagun itxoinak, klimaren desafioa altxatzeko Euskal Herrian!

Urriak 7 eta 8-an, denak gomitatuak gira Baionako karriketan zehar posible diren alternatibak ezagutzeko 7 auzo tematikoetan barne  : 

  • Elikadura eta laborantza
  • Etxebizitza
  • Energiak
  • Mugikortasunak
  • Elkartasunak
  • Politika
  • Ekonomia

Lurralde eraldatua aitzinikusten dutenekin topatzeko aukera izanen duzu eta lurraldea eraldatzeko ekintza palanka indartzuak deskubritzeko ere. Mintzaldi programa batek bertako mintzalariak eta lortutako esperientzia  inspiragarrietaz mintzatzera etorriko diren frantziako pertsonalitateak nahasiko ditu. Asteburu osoan zehar, aktibitate eta joko, bazkari, kontzertu eta besta giroko animazioak izanen dira familia edo lagunartean, aditu eta kuriosentzat.

7 jauziak : Euskal Herria Burujabe ren aitzin gustu bat probintzia bakoitzean

Zazpi ekitaldi, 7 jauziak deiturikoak (euskal dantzei aipamen gisa), iraganen dira apiriletik iraila bitartean Euskal Herriko probintzia bakoitzean. Jauzi bakoitza tematika baten inguruan izanen da, metamorfosia aintzina eramateko pundu bereziak aipatuz eta lurraldeko aktore ezberdinen lana ezagutaraziz.

Zuk ere lagundu ezazu Euskal Herrian Burujabe  antolatzen!

Euskal Herriko klimaren inguruko mobilizazioari bultzada berri bat emanen dion ekitaldi hau ongi iragan dadin, 500 laguntzaileren beharra izanen dugu  ! Euskal Herria Burujaberen prestaketan parte hartzea klimaren alde engaiatzeko modu baliotsua da.

Euskoko taldearen baitan, Justine eta Amaiak, 7 tematiken artean, ekonomiaren arloa hautatu dute. Helburua ekonomia tradizionalaren aurrean alternatibak azaltzea izanen da, ekonomia zirkularra, ekonomia sozial eta solidarioa, enpresentzat gizartearen ardura, 3R nozioa, eta abar aipatuz.

Baina 7 auzo tematikoen antolatzeak lan handia eskatzen du, eta horregatik antolaketak laguntzaileak xekatzen ditu lurraldearen metamorfosiarentzat oso garrantzitsua izanen den ekitaldi hau posible izan dadin!

Beraz, antolaketan parte hartu nahi baduzu, sar zaitez harremanetan :

📩 Emailez : info@bizimugi.eu – ☎️ Telefonoz : 05 59 25 65 52