Apirilak 15ean Ezpeletan Eusko Egunaren itzulera izan zen, Euskal Herriko tokiko monetaren besta herrikoi handia. Zirkuitu laburrak eta tokiko ekonomia Euskoaren proiektuaren ardatzak dira bere sorkuntzatik. Horregatik : « Amazon VS hurbileko komertzioa » mintzaldiak kontsumo numerikoa eta lokalaren arteko harremanak galdekatzen ditu.

  • Etienne Coubard, Amis de la Terreko misio kargaduna da gehiegizko produkzio kanpainan. On line moduko salmentak hurbileko komertzioarengain duen eragina aipatzen du. Baina baita, gehiegizko produkzioak eta gure gizarteak duen gehiegizko kontsumizioak ekartzen dituzten eragin zabalagoetaz ere.
  • Maina Ithurralde eta Émilie Dubois-k, Xixtroaken esperientzari buruz haien lekukotasuna ematen dute, tokiko baserriko produktuen online denda. Bere sortzea eta funtzio,namenduaren artean, numerikoa positiboki erabiltzen duen iniziatiba hau aurkezten dute , bertako kontsumoa indartzeko.
  • Francis Jaureguiberry, soziologoa, Paueko Unibertsitateko erakaslea et CNRSeko Société, Environnement et Territoire laboratorioko ikerlea da. Etienne eta Xixtroakeko ordezkarien parte hartzeetan jauzi eginez, gizartearen lerratze algoritmikoaren behaketa ematen du, nun, gizabanakoa, gertutik jarraitua izanki, ez den gehiago librea bere hautuak egiteko.