Eusko Eguna iristear da, eta Ezpeletako merkatuak laster errezibituko ditu numbrean etorriko diren bisitariak, animazioz beterik eta batezere gurmanta izanen den eguna pasatzera ! Tokiko ekonomia, elkarlaguntza eta lagunarteko keinupean iraganen den gertakizun honetan parte hartzeko intentzioa baldin baduzu, merkatuan izanen diren tokiko ekoizleek prestatutako hamaiketakoaren menua ezagutzeko aukerak asko poztuko zaitu.

Kaxu, hamaiketakoa kopuru mugatuan izanen da!

Okasione honentzat, Pascal eta Nina elkarrizketatu ditugu, menua prestatuko duten sukaldarietako 2, kanpoko korralean goizeko 10etatik arratsaldeko 4ak arte zerbitzatua izanen den hamaiketakoari buruz gehiago jakiteko: 

  • Jateko zer aurreikusi duzue hamaiketakoarentzat?

Pascal : Gure helburua Eusko sareko transformadore eta baserritar ekoizpenen errealitatearekin bat datorren platera prestatzea izan da. Apirila, neguko produktu eta udako produktuen arteko trantzizio garaia da. Hamaiketakoa egiteko gonbidapena (gosari eta bazkariaren arteko nahasketa) desafio polita izan da kolore, gustu eta testura nahasketa osatzeko, espero dugu plater/arbel honek mokofinak asetuko dituela : 

HERRI BURUZKO MENUA (15,50 eusko/€)

– Xarbota muffinak – zitroina eta bere arroltze poxatua

sasoiko entsalada egosia / gordinaren gainean, xerriki hari marinatuak

– Gasna xuria bere kiwi estaliarekin eta Pariès-eko euskal bixkotxa batekin

– Ardi eta ahuntz gasna

– Xerrikia

– Edari beroa edo sagar jusa

Merkatuko, tokiko eta sasoiko mozkinekin osatua – Bertsio begetarianoa (12 eusko/€)

Nina Bakarrik tokiko produktuak erabiltzeko hautua egin dugu, gehienak eusko sarekoak izanki, ekonomia zirkularraren nozioa guretzat garrantzitsua delako. Menua egiteko proposatu dizkiguten produktuak erdietsi ditugu. Adibidez, guretzat ez zen posible ahuntza gasna fresko edo ardi gasna erabiltzea esnearen ekoizpenaren hastapena delako, hori dela eta gasna trinkoa erabiltzeko hautua egin dugu eta gure sortzaile lana izanen da platerean itxura ezberdina izan dezan, itxura oso garrantzitsua baita sukaldaritzan. Gure sukaldaritza erakargarria izatea nahi dugu, kolore, forma, kantitate eta baita gustu eta testuren arabera interesgarria izatea ahosabaiean.

Otordu hau prestatzeko parte hartu duten  esku guztiak ezagutzeko begira itzazu gure storiak ostiralean!!

  • Zein da haimetakoaren prestakuntzaren gibelean erakutsi nahi duzuen mezu/zentzua?

Nina : Hastapenean, talo begetarianoen prestakuntzan bakarrik parte hartu behar nuen. Baina azkenean Pascalekin batera talo eta hamaiketakoen menuak prestatzea erabaki dugu gure indarrak batuz. Izan ere, alimentuen xahutzea saihesteko osagai berdinekin eginiko errezetak proposatzeko hautua egin dugu, taldekako eskaeren bidez galtzeak sahiesteko. Noski, testurak eta zaporeak ezberdinak izanen dira baina lehentasuna produkturik ez galtzea izan da.

Pascal : Esan behar da, 3 sukaldari girela (Nina, Valérie eta ni neu) apairua koordinatzeko baina ez da ahantzi behar esku guztien laguntza ezinbestekoa dela . Eskerrik asko guztiei ! Eta eskertu nahi ditugu ere, apairu hau antolatzen lagundu duten pertsona et aerakunde guztiei (Ibaialde, Lurrama, eta abar).

Zirkuitu laburrak eta bertako ekonomia Euskoaren zutabeak izan dira sortu zenetik. Hori dela eta, hamaiketakoaz gain, herriko ostalarien eskutik pintxo ezberdinak atxematen ahalko dituzue. Choko Ona izarduna, Brenti jatetxea, Euzkadi hote-jatetxea, Doxpi trinketea, Etxamendi jatetxea, Pika ostatua eta Chilhar hotel-jatetxea, bakoitzak bere sukaldeburuaren pintxoa proposatuko dute ! Zerbitzua goizeko 10 etatik arratsaldeko 4ak arte kanpoko korralean.

Beraz, egiazko eta tokiko esperientzia kulinario baten bila bazabiltza, ez huts egin Eusko Eguna Ezpeletan apitilak 15ean!