Eusko Eguna berriz iraganen da, aurten, apirilaren 15ean, larunbatean, Ezpeletan. Urririk eta jende guzientzat antolatuko den egun hau ikuskizun eta aktibitate anitzek animatuko dute, haietan Oinak Arin euskal dantza taldeak bere 60. urtebetetzea ospatzeko emanen duen Eta orain zer? ikuskizunak.

Jeanneri, Oinak Arin-eko dantzariari, elkarrizketa egin diogu. Aipatu dizkigu taldearen historia eta sorkuntza, eszenatokian bizi izan zuten mementorik eroena eta euskoaren 10. urtebetetzerako dantzatzera jiteak haientzat adierazten duena!

Elkarrizketa osoa:

🎉 Gauean, kontzertuak izanen dira (12 eusko aurre salmentan /15 eusko han berean): Willis Drummond, Mouss & Hakim eta Le Bal du Samedi Soir! 🎉

Apirilaren 15ean, larunbatean, denak Eusko Egunera!

Ikuskizunaren zati labur bat: https://www.youtube.com/watch?v=SUG0oit5BBI
Argibide gehiago: https://www.euskalmoneta.org/concerts-eusko-eguna-la-billetterie/

Crédit photo : Sud Ouest : J. E.