Eusko Eguna: kontzertuak!

Ipar Euskal Herriko tokiko monetaren 10. urtebetetzea ospatzeko aukera izanen da, Eusko Eguna besta herrikoiari esker. Ikuskizun eta aktibitate anitzek alaituko dute eguna, urririk.
Eta gauean, bestak kontzertuekin segituko du, Willis Drummond, Mouss & Hakim eta le Bal du Samedi Soir-ekin!

Hitzordua apirilaren 15ean, larunbatean, 20:00etan, Ezpeletan (merkatu estalian)
15 eusko han berean – 12 eusko aurre-salmentan

Lineako txarteldegia (bururatua)

Salmenta guneak

Gertakarirako billete bereziak honako Eusko truke bulegoetan bakarrik eskuragarri dira:

  • Baiona: Café des Pyrénées
  • Ezpeleta: Lurretik
  • Hazparne: Kompa Informatika
  • Kanbo: Fashion Takoin
  • Miarritze: Bistrot Zingué

Kontzerturako txartelak Ipar Euskal Herriko honako Turismo Bulegoetan eskuragarri dira:
Ahurti, Ainhoa, Arrangoitze, Atharratze, Azkaine, Baigorri, Baiona, Bastida, Bidaxune, Donapaleu, Donibane Garazi, Donibane Lohizune, Ezpeleta, Getaria, Hazparne, Maule, Sara, Senpere, Urruña, Ziburu

Programazioa

WILLIS DRUMMOND

Euskal rock eszenako talde izarra da Baionako laukotea. Hala Ere izeneko zazpigarren diskoa argitaratu zuen 2022ko abenduan. Fugazi taldearen indarra, Australiako rockaren eraginak, grunge distortsioak eta euskarazko hitzak ausarki uztartzen ditu.

https://www.willisdrummond.net/

MOUSS & HAKIM
Zebdatik Darons de la Garonneraino

Badu 35 urte bi anaiek frankofoniako agertoki guzietan jotzen dutela, Zebda, Les Motivés, 100% Collègues, Origines Contrôlées eta Darons de la Garonne beren azken proiektuarekin. Eta zaleek hor jarraitzen dute, bikotearen indar hedakorrak liluraturik. Errezeta desberdinekin, baina beti osagai berekin, Mouss & Hakim-ek jendea dantzan ariarazi eta mundu honetako aferez ohartarazten duen kontzertu bikainak ematen ditu!

https://www.mouss-et-hakim.com/

LE BAL DU SAMEDI SOIR

Gaua ezin hobeki bururatzeko, musika zale errabiatuen kolektibo honek bere binilo hoberenak aterako ditu; giro bero eta herrikoi baten zerbitzuko den musika aniztasuna –electro, funk, rock, ska, rythm’n blues, salsa, swing eta merengue–, jendea dantzan ariarazteko!

Apirilaren 15ean, larunbatean, denok Eusko Egunera,
euskoaren 10. urtebetetzea elkarrekin ospatzeko!