BERRIAK

Euskoaren %3ko dohaintza: 89 119 eusko banatuak izan dira Ipar Euskal Herriko 72 elkarteri, sekula bezalako emaitza!

2026/10/10|Iruzkinak desaktibatuta daude Euskoaren %3ko dohaintza: 89 119 eusko banatuak izan dira Ipar Euskal Herriko 72 elkarteri, sekula bezalako emaitza! sarreran

Ainiza-Monjolose, 2026ko urriaren 10a, larunbatez. Larunbat honetan, Euskal Monetak 89 119 eusko (1 eusko = 1 €) banatu dizkie tokiko monetaren erabiltzaileek babesturiko lurraldeko 72 elkarteri. Kopurua ia 10 000 euskoz emendatu da 2025ari konparatuz, eta beste hamar elkarte sartu dira dispositiboan. 2026ko edizioarekin, sistema sortu zenetik elkarteei orotara banatutako kopurua 560 000 euskora heldu da! Elkarte-bizitzari eskainitako goizaldia Elkarteen eguna Euskal Herriko Laborantza Ganbararen (EHLG) egoitzan iragan zen Ainiza-Monjolosen. Lurraldeko elkarte guztiei irekia, Eusko sarean [...]

2026ko urrialeko profesional berriak

2026/06/10|Iruzkinak desaktibatuta daude 2026ko urrialeko profesional berriak sarreran

Eusko sarean sartu diren profesional berriak azpian atzemanen dituz: Garazi eta Baigorri AEK Gau Eskola - Donibane Garazi Helduendako euskara kurtsoak. Belaun - Aldude Hazle eta ekoizleen kolektiboa - Ekoizleen saltegia eta tailerra. Turbulente Kombucha - Lehuntze Kombucha eta infusio hartzituen ekoizpena. Anne El-Khechen - Senpere Zaintza energetikoak eta holistikoak. Hortense  - Donibane Lohizune Tokiko eta sasoiko lore eta landareak: lore-sortak, loreontziak, landareak, ezkontzak, hiletak eta ekitaldiak. Baigorrikoop - Baigorri Gizarte-epizeria - Tokiko produktuak, biologikoak eta Idoki. Pizzeria de Bidart [...]

Mugerreko Herriko Etxea Euskora kidetu da!

2026/05/10|Iruzkinak desaktibatuta daude Mugerreko Herriko Etxea Euskora kidetu da! sarreran

Mugerreko herriak Eusko kide bilakatzea erabaki du. Euskal Herriko tokiko moneta eta haren garapena sostengatzen duten tokiko elkargoekin bat egin du, tokiko ekonomiaren, trantsizio ekologikoaren eta euskararen alde. Joan den ekainaren bukaeran, Mugerreko Herriko Kontseiluak aho batez bozkatu zuen Euskoren kide bilakatzea. Kide berri honekin, sareak 41 herri biltzen ditu orain, Euskal Hirigune Elkargoarekin batera. Erabaki horren gibelean dagoen borondatea honela azaldu du Fabienne Hirigoyen auzapezak: « Agintaldi hastapen honetan, Euskal Moneta elkartearekin harremanetan jarri ginen [...]

Euskoak norbait xerkatzen du Herritar Zerbitzuko misio batean, komunikazio arloan laguntzeko!

2026/28/09|Iruzkinak desaktibatuta daude Euskoak norbait xerkatzen du Herritar Zerbitzuko misio batean, komunikazio arloan laguntzeko! sarreran

Zentzua duen proiektu batean parte hartu nahi duzu? Sartu Euskal Herriko tokiko monetaren taldean eta aritu lurralde ekologikoago, euskaldunago eta solidarioago baten alde. Zure profilaren arabera, denbora gehiago pasako duzu web erredakzioa, grafismoa edo community management-a egiten. Noski, urratsez urrats lagunduko zaituko zure misioan. Misioa Baionan kokatua da eta azaroaren 16tik aitzina hasiko da (8 hilabeterako, 24 oreneko lanaldiarekin astean). 👉 Hautagaitza lotura honen bidez: https://www.service-civique.gouv.fr/trouver-ma-mission/concevoir-et-diffuser-des-messages-et-supports-de-communication-pour-sensibiliser-les-habitants-6aabdfda70c23-6aabdfc64a5af811dd1a0df6

Sokoako Gizarte eta Ekonomia Batzordeak (CSE) 20 000 eusko ezarriko ditu erosahalmenaren eta tokiko ekonomiaren zebitzuko

2026/22/09|Iruzkinak desaktibatuta daude Sokoako Gizarte eta Ekonomia Batzordeak (CSE) 20 000 eusko ezarriko ditu erosahalmenaren eta tokiko ekonomiaren zebitzuko sarreran

Sokoako Gizarte eta Ekonomia Batzordeak (CSE) elkartasunezko ezohiko ekintza bat plantan emanen du: tokiko ekonomia eta langileen erosahalmena sustatzeko, 20 000 eusko banatuak izanen dira langile batzuei. Desmartxa hau posible izan da Euskoari esker, Euskal Herriko tokiko moneta. 2025az geroztik bere jardueraren beheraka handi bati aurre egin behar izan dio Sokoak, eta “Epe Luzerako lan denbora partziala” (APLD-R) garai batzuk ezagutu ditu. Horrek soldata galtzeak ekarri dizkie langile batzuei. Egoera honen aitzinean, Sokoako Gizarte eta Ekonomia [...]

Ezohiko Biltzar Nagusia: mugaz gaindiko moneta epe luzera eraikitzeko erabakia

2026/18/09|Iruzkinak desaktibatuta daude Ezohiko Biltzar Nagusia: mugaz gaindiko moneta epe luzera eraikitzeko erabakia sarreran

Irailaren 12an, larunbatarekin, Euskal Monetako kideak Ez ohiko Biltzar Nagusira deituak ziren Hiriburuko La Perle gelan. Biltzar Nagusi hau ekainaren 20an Saran egin zen Ohiko Biltzar Nagusian aho batez onartu zen mozioaren ondorioz antolatu zen. Bertan ziren kideek barne eztabaida-prozesu berezi bat abiatzea erabaki zuten, Gure Monetak Baztanen eta Oarsoaldean bere tokiko moneta abiarazteko Eusko izena erabiltzeko egin eskaerari buruz. Duela hiru urtetik, Euskal Monetak proiektu horren prestaketa-lanetan parte hartzen du. Proiektua Euskoren esperientzian oinarritzen da, [...]

Aupa eta Euskoa: tokiko monetaren erabilpena mugikortasun praktiko eta arduratsurako!

2026/16/09|Iruzkinak desaktibatuta daude Aupa eta Euskoa: tokiko monetaren erabilpena mugikortasun praktiko eta arduratsurako! sarreran

Mugikortasunen Europako Astearen baitan, urtero lurraldeek beren joan-etorriak birpentsatzera sustatzen dituena eragin kaltegarri txikiagoa eta elkartasun handiagoa helburutzat hartuz, Eusko sareko profesional bat argitan ematen dugu: Aupa, Citiz Euskal Herri - Aturriko autopartekatze eragilea, ekonomia sozial eta solidarioan sustraitua, hurbileko mugikortasun ekologikoa garatzeko lanean ari dena. Aupa zer da eta zergatik adoptatu? Aupa tokiko kooperatiba da, eta 2023ko udatik Citiz autopartekatze zerbitzua hedatzen ari da Euskal Herri - Aturriko Mugikortasunen Sindikatuaren lurraldean, eguneroko mugikortasun beharrei erantzuteko [...]

Mintzalasai: aste oso bat euskaraz bizitzeko

2026/10/09|Iruzkinak desaktibatuta daude Mintzalasai: aste oso bat euskaraz bizitzeko sarreran

2026ko irailaren 21etik 27ra, Mintzalasai festibala itzuliko da 15. ediziorako: aste oso bat euskaraz elkarrekin gozatzeko eta bizitzeko. Mintzalasai elkarteak bultzatua, egitasmo hau Eusko sarean da  2013az geroztik. Mintzalasai, ezinbesteko hitzordua euskararen alde, Miarritzen eta Baionan! 2011n sortuta, festibal herrikoi eta bateratzaile honek euskara praktikatzea, baloratzea eta zabaltzea du helburu hiri eremuan. Urtero bezala, elkarteak asmo bera bultzatzen du: - Hizkuntza eta plazera elkartzea, jarduera jator eta berritzaileak proposatuz; - Euskara hiri-eremuan ikusgai eta entzungai egitea, [...]

Zuk ere ingurumena, euskara eta Euskal Herriaren garapenarekin bat egin ezazue eta lagundu eazu Euskal Monetaren funtzionamenduan!