ELKARGOAK – Eusko

Euskoa hitz guttitan

Euskal Moneta - Monnaie locale du Pays Basque irabazteko xederik gabeko elkarteak (Baionako suprefeturan erregistratua denak) du Euskoa kudeatzen. Elkartea molde demokratikoan gobernatua da. Euskal Herriko tokiko moneta osagarria da Euskoa, eta 2013ko urtarrilaz geroz erabiltzen da. eusko bat [...]

Zergatik kidetu Eusko-sarean?

Euskoa, Euskal Herrian baizik ez ibiliz eta bere sareko profesionalei desafioak proposatuz, ondokoak sustatzen ditu: ekonomia berriz hona ekartzea hurbileko merkataritzaren defendatzea hurbileko enpleguaren eta lotura sozialaren sendotzea ingurumenaren zaintzea euskararen sustengatzea Euskoa Euskal Herriko ekonomiaren sustatzen duen tresna [...]

Bazkidetza urtesaria

Lekuko elkargoei Euskal Monetan kidetzeko eskatu urtesaria horrela kalkulatzen da: 0,10 € bizilagun bakoitzeko, 5000. bizilaguna arte + 0,05 € bizilagun bakoitzeko, 5001. bizilagunetik goiti. Urtesari horrek, beharrez, udal konpainiek euskoak eurotan trukatzeko prezio finko baten ukaiteko eskubidea ematen du; horrela, ez [...]

Euskoz ordaintzea

Herriak bere hartzedun guziei proposatzen ahal die hartzeko duten parte bat edo guzia euskoz errezibitzea. Hola, diru laguntza baten karietara eman dirua, adibidez, herriko lurraldean edo hurbil egonen da, euskoak onartzen dituzten hurbileko saltegietan eta enpresetan baizik ez baitira erabiltzen [...]

Udal konpainietan euskoz ordaintzea

Euskoak onartzen dituzten udal konpainiak Euskoaren aurkitegietan zerrendatuak dira, baina ez dute urtesari gehigarririk ordaintzen. Onespen-eskaera dosierra betetzen dute, beren buruaren presentatzeko eta beren aktibitatearen ezagutarazteko; dosier horrek ingurumenaren eta euskararen aldeko desafio sinple batzuk ere biltzen ditu. Udal konpainietan [...]