Lekuko elkargoei Euskal Monetan kidetzeko eskatu urtesaria horrela kalkulatzen da:
- 0,10 € bizilagun bakoitzeko, 5000. bizilaguna arte
- + 0,05 € bizilagun bakoitzeko, 5001. bizilagunetik goiti.
Urtesari horrek, beharrez, udal konpainiek euskoak eurotan trukatzeko prezio finko baten ukaiteko eskubidea ematen du; horrela, ez dute normalki aplikatzen den % 5eko komisioa ordaintzerik. Prezio finko horrek barne hartzen du urtesaria 10 aldiz balio duen eusko zenbatekoa eurotan berriz trukatzea.
Alabaina, udal konpainia batek euskoak errezibitzeko, euroak euskotan trukatu dituzten erabiltzaile batzuek eman behar dizkiete; jakina, erabiltzaile horiek trukatu dutenaren %3 elkarte bati eman zaio. Euskal Monetak emaitza hori euskoak eurotan trukatzean profesionalek ordaintzen duten % 5eko komisioari esker diruztatzen du. Beraz, Elkargoek errezibitzen dituzten euskoak eurotan gasturik gabe trukatzen balituzte, Euskal Monetak diru anitz galduko luke, laster.