BERRIAK
2026ko martxoarako profesional berriak
Eusko sarean sartu diren profesional berriak azpian atzemanen dituzu Euskal téléphone – Lehuntze Informatika sarea, telefonika eta “eri-deiak”. Le marché aux épices – Lasa Espezien handizka salmenta - Profesionalentzat. AHO Boucherie – Bidarte Harategia, Urdaitegia, Janari prestatzailea. Arnaud Etchepareborde – Aiziritze-Gamue-Zohazti Soinu sistema, argiztapena eta eszenatokia. Musik Olha – Itsasu Soinu sistema, argiztapena eta eszenatokia. Sorgin informatique libre – Uztaritze Numeriko librearen inguruko herri heziketako elkartea. Haranea – Itsasu Kintoa zerri hazkuntza eta salmenta, arrautzak, sagar [...]
Badator Korrikaren 24.edizioa!
Euskoa euskararen alde engaiatzen da! Milaka pertsona engaiatzen dira Korrika prestatzeko, besta eta ekitaldi kulturalak antolatuz ibilbide osoan zehar. Euskoak bere sustengua ematen du gaualdi bat antolatuz eta kilometro bat erosiz. Korrika kulturala 24. Korrika kulturaren baitan, Baionako Gau Eskolak eta Euskal Monetak gaualdi bat antolatzen dute elkarlanean, otsailaren 27an Biltxokon. 18:30ean burua piztu gure kuiz dibertigarriarekin eta irabazi sariak. Ondoren 19:30 ean Txoborro magoaren ikuskizun harrigarriaz gozatzeko aukera izanen da. Sartzea librea da eta [...]
2026ko Eusko Eguna: Euskoaren besta handia berriz Ezpeletan, apirilaren 18an!
Ohiko hitzordu igurikatua bilakatu da Eusko Eguna. Aurtengoa ere edizio alai, herrikoi eta engaiatua izanen da, Ezpeletako merkatu estalian, apirilaren 18an, larunbatean. Egun osoan, herritarrak, kideak eta kuriosak gomit izanen dira tokiko monetaren eta lurraldeko alternatiben alde elkartzera. Aitzineko edizioetan bezala, eguna animazioz beteko da egitarau oparo eta eskuragarri bati esker, eta gauean kontzertu bikainak izanen dira. 10:00etatik goiti, hurbilduko direnek parada izanen dute artisau eta laborarien merkatuan barna ibiltzeko, armairu-hustean miaka ari izateko, elkarteen herrixka [...]
Gure Moneta: Oarsoaldeko tokiko moneta osagarriaren aurkezpena!
Badu orain urte bat baino gehiago sakoneko lan bat hasi dela hegoaldean tokiko moneta bat sortzeko. Helburua da, Euskoa ereduz harturik, Oarsoaldean eta Baztanen sortzea tokiko moneta bat. Joan den urtean aurkeztu zen egitasmoa publikoki Baigorrin Gizartearen Moneta izenburupean. Prestaketa lanetan segitu dugu bertako hainbat eragileekin eta geroztik izena ere aldatu da. Ondoko urratsa : otsailaren 25ean izango da, Errenterian. Bertan publikoki aurkeztuko da GURE MONETA proiektuaren aitzinamendua eta atxikitze kanpaina irekiko da. Aurkezpena denei irekia [...]
2026ko otsaileko profesional berriak
Eusko sarean sartu diren profesional berriak azpian atzemanen dituzu: Herrikolektiboa – Hazparen Lurraldearen ekonomiaren garapenaren aldeko kolektiboa. AIMA – Ozaze-Zunharreta/ Akamarre / Saliese / Gazteluberri-Lamiña Birziklategia. Sauce Butxu – Uztaritze Sukaldeburu pribatua etxean, “batchcooking”-a, adinekoentzako laguntza eta neurriz egindako sukalde pribatua. Sohütarrak – Sohüta Pastoraleko antolakuntza. Mosaïque – Bidaxune Ikuskizun historikoak, ondare historikoaren mantentzea eta edertzea, ostatua eta jatekoa emanaldietan. Librairie Tandem – Maule-Lextarre Ororentzako liburudenda eta te pastizategia. Elissaldia – Bidarte Ostatu, hotel, eta jatetxea. Katie Daly's [...]
2025 urte aberats eta engaiatu baten ondotik, Euskoak 2026 urte bikaina opa dizue!
Euskoarentzat 2025. urtea dinamika indartsu batean bukatzen da. Sekulan baino gehiago, tokiko moneta tresna kolektibo gisa afirmatzen da, lurraldearen, trantsizio ekologiko eta sozialaren, ekonomiaren birkokatzearen eta euskararen bizitasunaren zerbitzura. Mila esker, eguneroko engaiamenduaren bidez, proiektu herritar eta solidario hau biziarazten duten guziei. 2025, mobilizazio eta elkarretaratze urte bat Urteko garai indartsuen artean, Eusko Eguna dugu dudarik gabe. Ezpeleta tokiko monetaren erritmoan bizi izan da, milaka pertsona errezibituz besta giro herrikoi eta engaiatu batean. Merkatu, animazio, kontzertu [...]
%3ko dohaintza bideoa: zure erosketek tokiko elkarteak laguntzen dituztelarik!
Pozik gira Bixoko agentziarekin egin dugun bideo berria zuekin partekatzeaz. Euskoak, ekonomia birkokatzen, transizio ekologikoa laguntzen eta euskara sustatzen du, baina bideo honek erakusten du gure moneta lurraldeko elkarteendako elkartasun ekintza zehatza dela ere. Hainbat elkarteren lekukotasunen bidez, ikusiko duzue nola Euskoko %3ko dohaintzak beren proiektuak biziarazten dituen eta gure lurraldean ondorio positiboak dituen. 2013tik, sistema honi esker, 500 000 eusko inguru banatu zaizkie tokiko 70 elkarteri. Elkarte horiek arlo ezberdinetan ari dira: ingurumena, elkartasuna, hezkuntza, [...]
Euskara bultzatu afixaketa elebidunaren bidez!
Elkarte, merkatari, jatetxe-jabe eta ekintzaileak... Eman diezaiogun euskarari merezi duen lekua: egin urratsa, afixatu elebidun! Euskal Monetak eta Plazara elkarteak 2 orduko tailer batera gomitatzen zaitu afixaketa elebidun efikaza baten giltzak ezagutzeko eta konplexuak alde batera uzteko. Urtarrilak 26, astelehena 09:30 - 11:30 The Roof, Angelun Urririk eta profesional guztiei irekia “Euskara integratuz, biziarazten nauen lurraldearen alde engaiatzen naiz" Laurianne, Day by Day Miarritz "Afixaketa elebidunak, egunerokoan euskaraz mintzatzen diren biztanleei interesa emateko aukera [...]







