Euskal Monetak du Eusko tokiko moneta kudeatzen, erabiltzaile kopuruagatik eta zirkulazioan den bolumenagatik Europako lehen tokiko moneta bilakatu dena: 4 600 partikular, 1 400 profesional eta 40 bat kolektibitate biltzen ditu. Hamabi bat eta hainbat laguntzailez osatutako taldeak du egitasmoa aitzina eramaten.
Lanpostua
Euskal Monetan numerikoari lotutako guztiaz arduratuko zira: azpiegitura, segurtasuna, tresnak eta taldeei laguntza ematea.
Lanpostuaren muina:
- Gure azpiegitura administratzea eta segurtatzea (zerbitzariak, sareak, sarbideak, segurtasun-kopiak).
- Gure tresna digitalen kudeaketan parte hartzea (Dolibarr, Cyclos, Mattermost, OwnCloud, Gogocarto…) eta horien bilakaerei buruzko hausnarketan laguntzea.
- Taldearen informatika-parkea kudeatzea (lanpostuak, materiala, gertaerak, …)
- Zibersegurtasunerako jardunbide egokiak plantan ematea (sarbide-eskubideak, eguneratzeak, ahultasunen jarraipena).
Elkartearen koordinatzailearen pean izanen zira, eta lanpostu honek informatika-taldearekin zein kanpoko hornitzaileekin harremanetan izatea ere eskatzen du.
Xerkatzen dugun profila
- Informatikako formakuntza edo lan-esperientzia esanguratsua informazio-sistemen administrazioan.
- Eroso izatea gai hauetan : Linux, sareak, zerbitzarien administrazioa, segurtasun informatikoa, datu-baseak, software libreak.
- Dolibarr, OwnCloud eta Mattermost ezagutzea abantaila bat da, aldiz ez da ezinbestekoa.
- Elkarteetan, kooperatibetan edo ekonomia sozial eta solidarioko arloan esperientzia izatea plus bat izanen da.
- Euskaraz jakitea estimatua da.
- B gida-baimena izatea nahiko genuke.
Baldintzak
- Kontratua: Mugagabea (CDI), denbora erdia / 0,5 ETP (17:30 ordu astean)
- Saria: Hilabete Elkartearen praktika eta hartutako pertsonaren esperientziaren arabera.
- Lantokia: Baiona, telelana posible da elkartearen araudiaren arabera.
- Hasiera data: Egokiena, 2026ko irailaren 1a (hitz egitekoa).
Hautagaitzak
Zure CVa eta motibazio gutuna bidali ezazu helbide honetara: rh@euskalmoneta.org