Euskal Monetak du Eusko tokiko moneta kudeatzen, erabiltzaile kopuruagatik eta zirkulazioan den bolumenagatik Europako lehen tokiko moneta bilakatu dena:  4 600 partikular, 1 400 profesional eta 40 bat kolektibitate biltzen ditu. Hamabi bat eta hainbat laguntzailez osatutako taldeak du egitasmoa aitzina eramaten.

Lanpostua

Euskal Monetan numerikoari lotutako guztiaz arduratuko zira:  azpiegitura, segurtasuna, tresnak eta taldeei laguntza ematea.

Lanpostuaren muina:

  • Gure azpiegitura administratzea eta segurtatzea (zerbitzariak, sareak, sarbideak, segurtasun-kopiak).
  • Gure tresna digitalen kudeaketan parte hartzea (Dolibarr, Cyclos, Mattermost, OwnCloud, Gogocarto…) eta horien bilakaerei buruzko hausnarketan laguntzea.
  • Taldearen informatika-parkea kudeatzea (lanpostuak, materiala, gertaerak, …)
  • Zibersegurtasunerako jardunbide egokiak plantan ematea (sarbide-eskubideak, eguneratzeak, ahultasunen jarraipena). 

Elkartearen koordinatzailearen pean izanen zira, eta lanpostu honek informatika-taldearekin zein kanpoko hornitzaileekin harremanetan izatea ere eskatzen du.

Xerkatzen dugun profila

  • Informatikako formakuntza edo lan-esperientzia esanguratsua informazio-sistemen administrazioan.
  • Eroso izatea gai hauetan : Linux, sareak, zerbitzarien administrazioa, segurtasun informatikoa, datu-baseak, software libreak.
  • Dolibarr, OwnCloud eta Mattermost ezagutzea abantaila bat da, aldiz ez da ezinbestekoa.
  • Elkarteetan, kooperatibetan edo ekonomia sozial eta solidarioko arloan esperientzia izatea plus bat izanen da.
  • Euskaraz jakitea estimatua da.
  • B gida-baimena izatea nahiko genuke.

Baldintzak

  •     Kontratua: Mugagabea (CDI),  denbora erdia / 0,5 ETP (17:30 ordu astean)
  •     Saria: Hilabete Elkartearen praktika eta hartutako pertsonaren esperientziaren arabera.
  •     Lantokia: Baiona, telelana posible da elkartearen araudiaren arabera.
  •     Hasiera data: Egokiena, 2026ko irailaren 1a (hitz egitekoa).

Hautagaitzak

Zure CVa eta motibazio gutuna bidali ezazu helbide honetara: rh@euskalmoneta.org

LAN ESKAINTZA OSOA