Oraindik bertan joan zaitezke Modadom jantzi eta osagarri dendara, Hendaian, zure euroak euskotara trukatzeko (txekez edo esku diruz), zure eusko kontutik dirua ateratzeko, kidetzeko edo zure kidetza berritzeko.
Horren karietara, Sandrine, dendaren nagusia, prest egon da gure galderei erantzuteko:
- Zer motibatu zaitu aldagune izatera pasatzera?
“Nire helburu nagusia, Hendaiakoa eta Biriaturtarra izanik, Hendaiako hirigunea berrindartzen laguntzea da. Donibane Lohizuneraino joatea euskoak trukatzeko, inguruan bankuak ditugula kontuan hartuta, ez da praktikoa. Hiri erdigunean aldagune bat izatea garrantzitsua iruditzen zait, komertzio txikiak eta tokiko ekonomia lagundu nahi dutenentzat bizitza errazteko.”
Jada asko gara Hendaian euskoren familiaren parte; horrek beste arrazoi bat ematen du monetaren zirkulazioa hemen sustatzeko, eta aldi berean zentroaren bizitasuna laguntzeko. Modadom sortu nuenean, herrikoak tokian bertan gauzak egiteko laguntzeko gogoz egin nuen. Aldagune izatea, beraz, desmartxa horren segida naturala da.”
- Zer esango zenuke etorriko direnei euroak euskotara trukatzeko, edo oraindik zalantzan daudenei?
“Ez izan beldurrik Hendaiako erdigunera etortzeagatik: erraz aparkatzen gira! Dendaren aurrean dago geldialdi laburreko gunea, eta bi urratsetara lurpeko aparkaleku bat. Beraz, ez da zaila eta ez da “munduko beste puntan”!
Eta gure denda txikia eta atsegina denez, balia ezazu azken momentuko opari bat egiteko, ez duzu beste inora joan behar! Ideia anitz atzematen dira: eskuz egindako xaboiak, Ez Kexa markaren jantziak, Ametsa euskal bitxiak…baita ere gure makina bereziari esker, tokian-tokiko grabaketa zerbitzu pertsonalizatua.”
- Zuretzat, zertan garrantzitsua da Euskoa gure lurraldearako?
“Niretzat, garrantzitsua da banku handi eta lobby boteretsuak saihestea, lurraldeko eragileak sostengatzeko. Irailatik aitzina, afitxaketa elebiduna euskaraz plantan ezarriko dut.
Ideia da zirkuitu laburrak laguntzea eta ekonomia gurpil zuhur batean ibiltzea, jakinez zehazki gure dirua non erabiltzen den. Horrela, nazioarteko enpresa handiak aberastu ordez, Euskal Herriko komertsanteak biziarazten ditugu.”

Sandrinek errezebitzen zaitu :
– astearte, asteazken eta ostiraletan 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.
– ostegun eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.
Ez zalantzarik izan harat joateko, euskoak zirkularazteko eta elkarrekin Euskal Herri euskaldunago, ekologikoago eta solidarioago bat eraikitzeko!