Europako Jendarte Funtsarekin, Europar Batasunak Euskal Herriko tokiko moneta garatzen laguntzen du, eta, horren bidez, Frantziako tokiko moneten garapena ahalbideratzen du.

Ekonomia soziala eta solidarioa (ESS) eta gizarte-berrikuntza garatzea helburu duen Avise sozio-ekonomia baloratzeko agentziaren proiektu deialdiaren ondotik atxikiak izan diren lurralde-lankidetzarako 14 proiektuetariko bat Euskoa da.

Ingeniaritza-agentzia kolektibo horrek « interes orokorra laguntzeko ardura duten erakunde publiko eta pribatuekin lan egiten du » eta Euskoren laguntzea onartu du. Hori, kolektiboak kudeatzen duen Europako Jendarte Funtseko « Enpleguaren zerbitzuko jendarte-berrikuntza garatzeko ingeniaritza eta tresnak » deitu aurrekontuko diru laguntza bat da.

Euskoaren proiektua, 2021. urte osoan garatuko da, eta helburua « alderdi interesdunen mobilizazioan, tokiko moneta modelo bizigarri eta eredugarri baten sortzea eta zabaltzea » da.

 

Argazki: Isabelle Miquelestorena – Tala Photographie

2020. urte osoan euskopay ordainketa aplikazioa abiarazteko, tresna berriak garatzeko eta gure taldea profesionalizatzeko lan egin ondoren, tokiko biztanle, enpresa, elkarte eta elkargoentzako ekintza berriak garatuko ditugu, helburu hauekin:

  • Ehunka pertsona berri Euskoaren erabiltzera eraman
  • Euskoaren eguneroko erabilera erraztu
  • Enpresen Eusko kidetzeko erritmoa bizkortu
  • Bere kideak euskoaren erabiltzera bultzatu nahi dituen elkarteak lagunadu, Euskoz egiten dituzten erosketen %3ari dagokion dohaintza jasotzeko
  • Herriko etxeen mobilizazioan aintzinatu, herriko etxe kide, gehiagorekin, eta beren euskozko diru sartze eta ateratzeak garatu
  • Euskal Hirigune Elkargoko lankidetza indartu
  • Lurraldeko alderdi interesatuen mobilizazio-esperientzia hori kapitalizatuz, tokiko moneten Institutuak proposatzen dituen formakuntzak aberastu, eskalaz aldatu nahi duten Frantziako tokiko moneta guztietzat (82 dira)

Garapen eredu berriak, trantsizio ekologikoaren bizkortzea eta enplegu sortzeak eraikitzeari dagokionez, herritar, enpresa, elkarte eta tokiko elkargoen arteko aliantzek dute eragin handiena. Hala nola, tokiko monetak sektore horiek lankidetzan ezartzeko eta trukeak indartzeko tresna biziki interesgarriak dira.

Euskoak, Europako Gizarte Funtsa, Euskal Hirigune ElkargoaAkitania Berriko Eskualde Kontseilua, Ademe eta Euskararen Erakunde Publikoaren, laguntzari esker, Ipar Euskal Herrian sortzen duen tokiko moneta ereduak, Frantzian eta agian beste herrialde batzuetan, etorkizun ekologistago eta solidarioago batean parte hartzen duten tokiko moneten garatzea ahalbideratuko du.