2013an euskoa billete bidez abiatu ondoren eta 2017an Euskokarta, horra egun, euskoaren erabilpena haundizki erraztuko duen mugikorraren bidez ordaintzeko aplikazioa!

Jakina, euskopay erabiltzeak ez du kostu gehigarririk sortzen.

Nola egin euskopay-aren erabiltzeko?

Nola ibiltzen da?

Euskopay-arekin ordaintzea biziki sinplea da!
Zure kide zenbakia eta euskokarteko PIN kodearen bidez zure mugikorreko euskopay aplikazioa idekitzen duzu, saltzailearen kutxan den euskopay QR kode karta eskanatzen duzu, salmentaren zenbatekoa sartzen eta ordaintzea baieztatzen duzu.

Eta zure euskokarta?
Zure euskokart berria Eusko TPE bat duten edo beren mugikorrean Euskopay aplikazioa telekargatu duten saltegi eta laborari etxeetan erabiltzen ahalko duzu. Zure euskokart berrian den QR kodea eskanatzen ahalko dute.
Ez ahantz zure euskokart berria zure moltsan sartzea!


Photo © Tala Photographie Isabelle Miquelestorena

Zein dira bere funtzioak?

Euskopay aplikazioarekin, saltegietan euskoz ordaintzen ahal dut eta egin azken eragiketak kontsulta ditzaztet.
Eusko kontua osatzen du. Eusko kontuan egin azken eragiketak so egiten ahal ditut, hilabeteko laburpena deskargatu, biramenduak egin, Eusko %3ari esker laguntzen dudan elkarete bat hautatu, egin diodan dohaintza so egin, hilabeteko kanbioaren zenbateko aldatu, etab.

 

Euskopayekin, tokiko ekonomia sustenga dezagun
eta trantsizio ekologikoa bizkor dezagun!