Euskararen praktikatzeari buruzko inkesta sozio-linguistikoek agerian uzten dute hizkuntza menderatzearen eta praktikaren arteko desberdintsuna haunditzen ari dela. Horrek erran nahi du, euskaraz hitz egiten dakiten pertsona anitzek guti hitz egiten dutela euskaraz.
Egiaztapen hori dramatikoa da, hizkuntza altxorra izateaz gain, euskara euskal kulturaren oinarria baita. Hizkuntza horren biziarazteko, eta ez dadin sar hil zorian diren hizkuntzetan, ezinbestekoa da non eta norekin hitz egin jakitea. Hainbat mugimendu horri erantzuten saiatzen dira, besteak beste, Euskaraldia eta Eusko.
Euskararen sustapena, Euskoaren oinarri bat da
Bizi publikoan Euskararen erabilpenaren sustatzea, eta bereziki hurbileko saltokietan, horra Euskoaren araudi nagusiko engaiamenduetariko bat da. Jakina, ez da beharrezkoa euskaraz mintzatzen jakitea tokiko monetan kidetzeko, baina bakoitzak bere mailan, sustapen hortan parte har dezake.
Euskoen erabileraren haunditzeak geroz eta komertsant gehiagori erabiltzeko gogoa ematen die, eta horretarako, Eusko kidetu behar dira. Kidetuz gutienez bi engaiamendu hautu behar dituzte, bata ingurumenarentzat eta bestea euskararentzat, ondoko bien artean:
– Harrera euskaraz: profesionalak euskarazko harrera minimoa segurtatzen du lehen hitzekin (horretarako, Aek-k proposatzen duen 20 orduko iniziazio bat egin dezake).
– Afitxaketa elebiduna: saltokian frantsesez idatzia den guztiak ere euskaraz idatzia izan behar du, eta horretarako saltzaileak laguntzen dira, kitorik, Eusko eta Euskal Erakunde Publikoaren elkarlan bati esker.
Emaitza: Eusko sareko 300 profesional inguruk harrera euskaraz egiten dute, 180 saltoki eta enpresek Euskoari esker afitxaketa elebidun bat jarri dute, eta 400 baino gehiago engaiatu dira edo egiten ari dira. Eta hau hasiera baizik ez da!
Bestalde, ongi begiratu sareko komertsanteen berinetan agertzen diren “Hemen Euskoz ordaindu” pegatinak:
– “Lehen hitza euskaraz” euskaraz agurtzera gonbidatzen zaitu. Harreran dauden pertsonek euskarazko hitz bakar batzu baizik ez dituzte ezagutzen, edo langile batzuk bakarrik euskal hiztunak dira.
– “Euskaraz” erran nahi du saltoki honetan dudarik gabe euskaraz hitz egin daitekela, denak euskal hiztunak dira.
Euskaraldia: bi aste dinamika baten pizteko
Euskaraldia, euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan erabiltzea bultzatzen duen dinamika da. Azaroaren 20tik abenduaren 4ra, 15 egunez, milaka euskaldunek beren hizkuntza ohiturak aldatzeko engaiamendua hartzen dute, euskara gehiago erabiltzeko (lagunekin, familian, lanean, saltokietan, etab.). Horretarako, txapa sistema bat sortu da (Euskoaren bulegoetan berreskura dezakezu! Informazio gehiago artikuluaren bukaeran):
– Belarriprest: euskara ulertzen duten eta beren ahalen arabera hitz egiten duten pertsonek, euskal hiztunei euskaraz hitz egiteko gomita luzatzen diete.
– Ahobizi: elkarrizketak euskaraz hasteko engaiamendua hartzen dute, gero beren solaskideei egokitzen dira
Duela bi urte ezagutzen ditugun Ahobizi eta Belarriprest horiez gain, aurten tresna berri bat sortu da: Ariguneak (erabiltzeko lekuak). Euskara biziarazteko aukera ematen duten praktika leku gisa identifikatuak dira (erakunde publiko, enpresa, kooperatiba, kultur eta kirol elkarteak, eta abar), eta leku hauetan ahobizi eta belarriprest-ek euskaraz hartzeko aukera dutela segur dira. Erabilera lekuen aniztasuna, euskara egunero erabiltzeko ezinbestekoa da!
Hamabost egun hauen helburua euskara praktikatzeko egoera berrien sortzea da eta elkarrizketa ohidura berri hauek denboran segi dezaten! Euskara guti hitz egiten baduzu ere, ez duda eta erabili!
Dinamiken bateratzeko web mintegia
Tokiko monetei buruz gehiago jakiteko (eta, bereziki, Euskal Herrikoari buruz), Euskoak 3 web mintegiko ziklo bat hasi du. Hauetan, ordubetez, hizlariek beren esperientziak eta gogoetak partekatuko dituzte, eta ikusleak galderak egitera gomitatuak dira (informazio gehiago hemen).
Bigarren mintegia azaroaren 25ean iraganen da, asteazkenarekin, 19:00etan. Euskarari buruz izanen da eta izenburua “Euskarari bizi emaiteko lekuak” du. Maika Thicoipek (Euskal Monetako euskara garapen arduraduna) eta Xan Airek (Euskaraldia elkarteko kidea) bi lurralde dinamika horiek nola elkartzen diren aurkeztuko dute (euskara hutsean). Pentsatu zure izenaren emaitea!
Izan Eusko Sareko saltoki batenan, lagunartean edo familian: gure hizkuntza ohidurek dute gure hizkuntza biziarazten.
Orduan, euskaraz entzun, hitz egin eta bizi gaiten!
—————
Ahobizi et Belarriprest txapak Euskal Monetako bulegoetan eskuragarriak dira (Cordeliers karrika, 36 Baiona, Elkar-en gainean ; atzemaiten ez baduzu deitu 05 33 47 54 11)
– Azaroaren 20ean, ostiralarekin 14:00etatik 17:00etara
– Azaroaren 24ean, asteartarekin 09:00etatik 17:00etara
– Azaroaren 25ean, asteazkenarekin 09:00etatik 17:00etara