Joan den herriko bozken karietarat hautatuak izan diren 29 auzapezek 2020ko urtean, beren herria Eusko kidetzea, herriko zerbitzuak (kantina, igerilekua, aisiald zentroa, aparkatzeak…) euskoz ordaintzea engaiatu ziren, bai eta ere diru laguntzak eta hautetsien lansarien euskoz pagatzeak haunditzea.

Herriko etxe hauek ondokoak dira : Aiziritze-Gamue-Zohazti, Azkarate, Banka, Behaskane-Lapizketa, Bidarte, Biriatu, Kambo, Zaro, Ziburu, Ezterenzubi, Irulegi, Itsasu, Jatxu, Liginaga-Astüe, Aldude, Miarritze, Mugerre, Muskildi, Pagola, Donazaharre, Donibane Garazi, Arrosa, Eiheralarre, Donapaleu, Senpere, Urketa, Urepele, Urruña et Milafranga.

Euskoak hitzordu baten proposatzeko idatzi die.

 

Formakuntza hautetsientzat

29 herri horiek jadanik eusko kide diren beste 23 herrirekin* – eta Euskal Hirigune Elkargoarekin – bat eginen dute. Hauetariko andana bat jadanik euskoaren erabilpen haundiago batentzat engaiatu dira. Euskoko taldeak idazki die proposatzeko kargualdi berri hau dinamika onean hastea, eta dei egin die lansari bat jasotzen duten hautetsi guztiei, beren kalte ordainak osorik edo zati batean euskoz ukaitea. Jadanik kide diren EHEko eta herri batzuetako hautetsiek egiten duten bezala. Horretarako, Eusko kontu bat idekitzea eta herriko etxeko zerbitzuei eusko kobrantza agindu bat ematea aski da.

Gainera, Bihar – Tokiko Moneten Institutuak eta Euskoak tokiko monetei buruzko formakuntza bat prestatzen dute udazken honetarako. Hautetsiek, hastapen batean 3 oreneko, edo nahi bada, 7 oreneko moduluen bidez formatuko dira, Euskoak tokiko ekonomiaren susteguan, euskararen garapenean eta trantsizio ekologikoan dituen eragin guzien menperatzeko. Informazio gehiago Tokiko Moneten Institutuaren webgunean.

Eusko pozten da herriko etxeek tokiko moneta erabiltzeko engaiamenduak hartu baitituzte, Europan ez ohizko dinamika garrantzitsu bat da. Mikesker Bizi!-ri, auzapezei proposatutako Ipar Euskal Herriko Metamorfosi Ekologikoaren Ituneko 7 engaiamenduetariko bat Euskoaren erabilera ezarririk.

* Ondoko herriak dira : Ainzile, Ainhoa, Anhauze, Azkaine, Aiherra, Baiona, Bidarrai, Ezpeleta, Gabadi, Gamarte, Hazparne, Hendaia, Bastida, Lehuntze, Makea, Maul, Lekorne, Ozaze-Zühara, Izura-Asme, Sara, Baigorri, Hiriburu et Uztaritze.