Zatozte Euskoko kideen ikustera datorren ekainaren 15ean, Patxa plazan, Bizi!k, bere 10.urteurrena ospatzeko asteburu osoan antolatzen duen besta kari! Egitaraua osoa Bizi!ren web gunean.
Gertakari hori “Euskoz hobe! avec l’Eusko c’est mieux” kanpainaren barnean Euskoaren presentzia azkarra izango duen uda honetako hirugarren hitzordua da. Kanpainak xede nagusi bat du: euskoaren baloreekin bat egiten duten guztiak ekintzara pasa araztea, euskoa erabiliz! 11:30etatik 16ak arte eta 20etatik 22:30ak arte kidetze, truke eta informazio mahai bat izango dugu bertan.
Zorionak Bizi! Ipar Euskal Herriaren aldaketa ekologikoa eta sozialaren alde 10 urtez eraman duzun lanarentzat! Gainera, ibilbide hori iruditan erakustera ematen duen “Beti Bizi! Climat d’urgence” liburua salgai izango duzue ere bertan. Hurbildu ezinean, liburua erosten ahal duzue ere Baionako Elkar liburudendan eta Manu Robles Fundazioan (Cordeliers karrika, 22, Baionan).
Milesker Bizi! gomita luzaturik, eta zorionak zuri!