Euskoa Europako lehen tokiko moneta da, milioi bat eusko baino gehiagorekin, 2013an abiatu zenetik izandako dinamikari esker. Orain hozka batez gora egitea da xedea, Euskoz ordaintzearen ekintza norma bilakaraziz, zeren euskoz hobe!

Euskal Herriko milaka militantek, elkarteetan duten engaiamendua edo egiten dituzten erosketen bidez egunero inguramenaren, euskararen, laborantza herrikoiaren, tokiko enpleguaren edo zirkuitu laburren alde ekiten dute. Euskoaren baloreekin guztiz bat egiten dute… baina soilik euroa baliatzen jarraitzen dute, alta beraien eguneroko ekintza indartuko lukete euskoa baliatuz.

«Euskoz Hobe! Avec l’Eusko, c’est mieux !» esloganarekin trantsizio ekologikoa, euskara, tokiko ekonomia edo laborantza herrikoiaren alde diharduten guztiak beraien ekintza indartzera bultzatu nahi ditugu euskoa erabiliz.

Mugimendu horretan parte hartzen dugunok milaka baldinba gira, eta bihar hamar milaka Euskal Herria inguramena gehiago errespetatzen duen, enplegu sortzailea den eta euskararen presentzia bizi publikoan indartsuagoa duen dinamika batean iraunkorki sartzen ahalko dugu.

Nola egin ekintzetara pasatzeko? Gaur egun eusko kontuari esker, oso erraza da euskoak beti zure soinean ukatea. 1 500 lagun baino gehiagok eusko kontua irekia dute, eta urte hasieratik egunero bi gehiago irekitzen dira.

Euskoz Hobe kanpaina berri hau guztientzat ekintzetara pasatzeko gomitat bat da sinpleki linean eusko kontu bat (hemen) irekiz edo Eusko aldagune batera joanez bazkidetza hartzeko edo euroak euskotan trukatzeko (aldaguneen zerrenda hemen da).

Kanpaina hau 2020eko Eusko Eguna arte luzatuko da afitxaketa kanpaina batekin, eta lurraldeko toki ezberdinetan gure presentzia indartuz. Izan ere, uda honetan hamabi bat besta baino gehiagotan izango gira, herritarrengana joateko.

Maiatzaren 25a larunbata: Patxa plazaren estranaldia – Baiona
Ekainaren 9a igandea: Müsikaren Egüna festibala – Urdiñarbe
Ekainaren 15a larunbata: Biziren 10 urteak – Baiona
Ekainaren 21a ostirala: Musikaren Besta – Baiona

Ekainaren 22a larunbata: Hazparneko bestak
Ekainaren 22a larunbata: Donibane Lohizuneko bestak

Ekainaren 28a et 30a : EHZ festibala – Irisarri
Uztailaren 6a larunbata : Donamartiriko bestak
Uztailaren 6a larunbata : Lehuntzeko Bestak

Uztailaren 21a igandea: Eusko merkatua – Baionako Sainte-Catherine karrika
Uztailaren 22a astelehena: Bidaxuneko merkatua
Uztailaren 24etik 28a arte: Baionako bestak
Agorrilaren 15a osteguna: Azkaingo bestak
Irailaren 8a igandea: Sarako bestak
Irailaren 29a igandea: Ibarrungo bestak – Senpere
Urrian : Pintxo pote Eusko Astearako – Ziburu

Azaroaren 8etik 10a arte: Lurrama – Biarritze

Egizu gurekin bat gurekin kanpaina honetan parte hartzeko: zure lagunei, komertsanteei, elkarteetan euskoaz hitzegin, eta erraiguzu zeintzuk diren beraien ikustera joan gitezen!
Eta, ez ahantzi kontu bat irekitzea oraindik egina ez baduzu engaiamendu sinple eta eraginkor bat baita, eta zure eguneroko eusko erabilpena erraztuko dizu.