Philippe Tayeb lehendakriaren bidez Aviron Bayonnaisek euskoan kidetu zela jakinarazi du arteartea ekainaren 18an. Horrela, Aviron Bayonnais Euskoan kidetzen den lehen klub profesionala da, hau da lurraldean finkatzea eta trantsizio ekologikoaren alde egitea bultzatzen duen tokiko monetaren desmartxan sartzea (Frantzian 76 daude).

«Euskoa begi bistakoa da, azaldu du Philippe Tayeb, desmartxa normala da Euskal Herria ordezkatzeko nahikeria duen klub batek lurralde hori biziarazten duten desmartxetan parte hartu behar du. Garrantzitsua zen kidetzea, eta kidetzen den lehenengo kluba izatea. Eta oso erraza da eusko 1= euro 1 baita».

Zehazki, zaleek, 2019-2020 sasoirako Top 14ko harpidetzen salmenta kirol zelaian joan den asteazkena ekainaren 19an ireki denetik euskoz ordaintzen ahal dute, asteazken huntan, ekainaren 19an kirol zelaian eginen den harpidetzen irekitze egunean. Ordainketak egiten ahal dira edo Euskokartarekin, eusko ordainketa txartela, edo billeteekin*. Ondotik, hilabeteak aitzina joan arau beste zerbitzu batzuk ordaintzen ahalko dira euskoz. Izan ere, Philippe Tayleb-en erranetan, xedea da «Baionan eta inguruan euskoa jadanik hartzen duten komertzio eta hornitzaile zerrenda luzea osatzea, eta ondotik gure partaide guztiak kide araztea».

Aviron zaleak Euskoan kidetzea gomitatuak dira beraz eta beraien harpidetzarentzat, eta laster kirol zelaian egiten dituzten erosketentzat euskoa baliatzea. 900 komertzio, enpresa, ekoizle eta tokiko zerbitzu publikoetan baliatzen ahalko dute ere. Ekonomia birtokiratzeko, eta horrekin tokiko enplegua eta trantsitzio ekologikoaren alde egiteko ekintza zehatza eta baliagarria da. Baina, ez da bakarrik hori: zaleek Euskora kidetuz, Aviron Bayonnaisen dotazio fondoa lagun bezala aukeratu dezakete, eta azken honek, ondorioz, euskotan egiten dituzten erosketen %3a jasoko du!

«Aurten 6000 eta 7000 harpidedun artean ukan nahi ditugu, zehaztu du Philippe Tayebek, erdiak edo laurdenak dinamika honetan parte hartzen badu klubarentzat eta Euskal Herriarentzat, ongi izango da»

«Aviron Bayonnais Euskoari kidetuz kluba bere lurraldean finkatua dela erakusten du, adierazi du bere aldetik Nikolas Blain Abko Sociosen lehendakariak zaleen ordezkatzera hurbildua. Socioak euskora kidetu dira duela urte bat inguru, aho batez, eta gaur zale guztiak deitzen ditugu urratsa eman dezaten, Euskora kidetzea eta beraien harpidetzak euskoz ordaintzea».

«Sortu denetik Euskoa lurraldearen zerbitzuko den tresna bat da, adierazi du Dante Edme-Sanjurjok, Euskoko zuzendari orokorrak, eta gure ekonomiaren, trantsitzio ekologikoaren eta euskararen erabilpen publikoaren garapenean parte hartu nahi duten Euskal Herriko eragile guztien zerbitzuko. Euskal Herriko milaka herritarrek, 900 enpresa, komertzio, laborari eta elkartek, 19 Herriko Etxek eta horien artean Baiona, eta baita Euskal Herri Hiri elkargoak euskoa baliatzen dute. Gaur US Nafarroa edo baita Hazparneko zango baloi, esku baloi eta pilota taldeen ondotik, kirol munduak urrats bat gehiago ematen du Euskal Herriaren aldeko Euskoa bezalako desmartxa kolektiboan. Espero dugu beste klub askok, amateurrak edo profesionalak, segituko dutela lurralde desmartxa horretan parte hartzeko, eta baita Eusko %3a bezalako diru-laguntza jasotzeko ere. Joan den urtean 18 890 eusko banatuak izan zaizkie tokiko 46 elkarteei Eusko %3ari esker».

Gaur Euskoa Europako lehen tokiko moneta da, 1,3 milioi euskorekin zirkulazioan.

*Zehazki Aviron Bayonnaiseko zaleentzat, beren harpidetza euskoz ordaintzeko sinpleena da aldagune batetara joatea kidetzeko eta euroak euskotan trukatzeko txeke baten bidez. Edo, eusko kontu bat duten zaleentzat, kontu hori harpidetzaren balioaren araberako txeke baten bidez kargatzea da, bihar kriol zelaian Euskokartarekin ordaindu ahal izateko.