Hara, egina da, gaurdanik zure eusko kontuan eta bere funtzio guztietan sartu zintezke zuzenean zure telefono mugikorraren bidez! Ahalko duzu: zure kontua kontsultatu, zure ordainketen historikoa begiratu, hartzedun bat gehitu berehala bere eusko kontuan biramendu bat egiteko, euskoz egin dituzun erosketen %3a jasoko duen elkartea aukeratu (Eusko %3ari buruzko xehetasun gehiago izateko, begiratu hemen), etabar.

Nola egin? Zure ordenagailuarekin egiten duzun bezala. Zure smartphonearekin www.euskalmoneta.org webgunean sartu, eta gainekaldean eskuinean, «Nire kontuan sartu» botoiean sakatu, zure erabiltzaile izena sartu (ahantzi badituzu, e-mezu bat bidali support@euskalmoneta.org-era), eta, bazaude! Erlaitz ezberdinak agertzen zaizkizu funtzioak proposatuz. Aski duzu proposatua zaizuna jarraikitzea.

Zure eusko kontua eta zure euskokartaren ibilmoldeari buruzko xehetasun gehiago hemen

Eta eusko kontu bat irekitzeko, hemendik da.