Duela bi urte, 2017ko martxoaren 19an, eusko numerikoa abiatu genuen, kontu batzuekin linean diren kontu batzuekin, ordain-txartel bati lotuak: Euskokarta.
Bi urte berantago, 1453 zarete eusko kontua ireki duzuenak, hau da 3200 eusko kide partikularretatik ahantsu erdia. Eta erritmoa azkartzen doa: astero, hamar bat lagun baino gehiagok eusko kontu bat irekitzen dute! Nola ibiltzen da?

Eusko-kontu baten irekitzeak ez du gastu gehigarririk ekartzen: zure urtesaria ordaintzen duzu soilik, bazkidetza sinplearen tarifa berean (urtero, urtarrilaren 1ean):

  • 12, 24 edo 36 €/eusko (hautuaren arabera)
  • 5 €/eusko (langabeak, behar gorrian diren pertsonak)
  • Eusko-kontu elektroniko seguru bat baduzu: Internet bidez behatzen ahal diozu, zure banku-kontuarekin bezala. Kontu hori kreditu txartel bati lotua zaio: Euskokarta da.
  • Eusko-kontu horretan dirua sartzeko, hilabeteroko truke automatikoa plantan ezartzen duzu, gutienez 20 euskokoa. Zenbateko hori nahi bezala aldatzen ahal duzu, zuzenean, zure kontu elektronikoan: beraz, gomendatzen dizugu hilabetean gutienez 50 euskorekin hastea, lehen asteetan aski ukaiteko. Eusko kontua ireki duten 1443 lagunen diru trukaketa automatikoa 56296 euskokoa da hilabetero
  • Zure eusko-kontuan sosa edozein momentutan sartzen ahal duzu ere, biramenduz edo aldagune batean, hemen esplikatu bezala.
  • Zure eusko-kontuan sosa sartu ondoren, egin dezakezuna:
  • Eusko-sareko saltegietan ordaintzen ahal duzu, zure Euskokartaren bidez; kreditu txartel hori kitorik da eta etxean errezibituko duzu, 15 egun barne.
  • beste eusko-kontuetara biramenduak.
  • billeteak zure kontutik atera, edozein aldagunetan.
  • Zure eusko-kontuaren eta zure euskokartaren erabiltzeko manerari buruzko azalpen gehiago hemen.