«Moneta bat, proiektu politiko bat ba al da?» 2019ko Eusko Egunaren hitzaldiaren izenburua zen, eta dagoeneko linean duzue hemen Kanalduderi esker. Milesker handi bat Kanaldude!

Ehun bat lagun hurbildu ziren Jean René Etchegaray, Baionako auzapeza eta Eusko Herri hiri elkargoko lehendakaria, Jérôme Blanc tokiko monetetan aditua, Lyoneko Zientzi politiko eskolan ikerlari-erakaslea eta Les Monnaies Alternatives (La Découverte, 2018, 10€/eusko) liburuaren idazlea, eta Martine Bisauta Trantsizio ekologikoa eta energetikoaren/Elkargo herritarraren ardura duen eusko Herri hirigune elkargoko lehendakari ordearen hitzak entzutera. Azken honek Hirigune elkargoak 2018an euskoaren dinamikaren alde harturiko engaiamendua azaldu zituen. Ondotik, bertan bilduak ziren entzuleekin eztabaida bat izan zen. Guztia hemen duzue: https://www.youtube.com/watch?v=u4_9u37GlP0.

Dudarik ez izan: partekatu!