Urriaren 10ean, larunbatez, Donapaleun, Euskoak 30.000 eusko baino gehiago emango dizkie 60 bat elkarteri, Eusko Elkarteen Egunakari. Besta ederra izanen da, eta ekoizle merkatu bat, elkarteen herrixka eta poteo musikatua izanen dira.

Kirola, kultura, elkartasuna, ingurumena…: elkarteak ezinbestekoak dira, defendatzen dituzten baloreengatik eta sortzen dituzten jendeen arteko loturengatik. Bizitza publikoaren animazioa eta kontrabotere lana eginez, engaiamenduaren eta emantzipaziorako guneak dira, baita herritartasunaren eskolak ere bai.

Elkarte eta militantzia mundutik sortua, Euskoak tokiko elkarteen sustengatzea balore nagusi gisa jarri du. Hori dela eta, 2013az geroztik, Ipar Euskal Herriko elkarteendako diru iturri den “Euskoaren %3a” sistema garatzen du.

Euskoaren % 3ak, Eusko kide diren elkarteei urtero beren babesleek Euskoz egindutako erosketen %3ko dohaintza jasotzeko aukera ematen die. Horretarako eusko kide partikular guzirek, beren kanbioen %3a ukanen duen elkarte bat izendatzen dute.

 

 

Urtero, Eusko kide diren 242 elkarteetatik kasik laurdenak dohaintza bat jasotzen du, eta besteek ere ukan dezakete! Horretarako, Eusko kidetzeko eta monetaren erabiltzeko 30 zale edo jarraitzaile mobilizatu behar dituzte. Babesleak hilabetean 100 eusko erabiltzen baditu, orduan elkarteak 1.080 euro jasoko ditu urtean! Eta egoitza soziala Ipar Euskal Herrian duten elkarte guztiak Eusko kidetu daitezke eta beraz sistema hortaz baliatu.

2013az geroztik, 100.000 eusko baino gehiago banatuak!

Euskoaren %3aren bidez, Euskal Herriko monetak, ingurumena, euskara, elkartasuna, hezkuntza, laborantza, kultura, kirola eta abarrekin zerikusia duten 60 elkarte inguru sustengatzen ditu (ikus 2019an Euskoren %3a jaso duten elkarteen zerrenda).

Laguntza hori sinbolizatzeko eta Eusko kide diren elkarteen agerian emaiteko, Eusko Elkarteen Eguna sortu zen, besta giroan iragaiten den eguna partekatzeko eta deskubritzeko ideiarekin. Aurten, egun hau Donapaulen iraganen da urriaren 10ean, larunbatarekin!

Programan:

– 9:00etatik 12:00etara : elkarteen herrixka eta ekoizleen merkatua
– 11:00 : Euskoaren %3ko emaitzen banaketa (30.000 eusko baino gehiago elkarteentzat!)
– 12:00 : poteo alaitua kide diren Donapauleko ostatuetan

Zatoz gurekin hitz egitera eta Eusko kide diren elkarteen ezagutzera, urriaren 10ean, ibiakoitzez, Donapaleun!