“Bakantzak Euskoz” zozketa egina da, eta %100 euskoz pasatzeko 2endako asteburu zoragarria Jojo Bidart Baigorriarrak irabazi du!
Zozketa urtesaria ordaindu duten Eusko kide guztiak eta agorrilaren 31a baino lehen Bakantzak Euskoz kontu bat ideki zuten guztien artean egina izan da. Zorionak Jojo irabazleari, hortaz gozatzen ahalko da:
- Gau bat eta bazkaria bat bi pertsonarentzat, Auberge Basque, 4 izarreko hotela eta Michelin gidako izar bateko jatetxean, Senperen
- Proposatutako bisita gidatuen artean hautatzeko, Errota – La Noisette basque oliogilearen bisita bi lagunentzat, Senperen ere bai
Auberge Basque jatetxeak proposatzen duena « Euskal Herriko ekoizpen ezagunekin eginiko sukaldaritza findua, koloretsua eta naturala da. Euskal Herri bihotzean, Cédric Bechade chefak bere ekiparekin, beti mugimenduan, eta ekoizpen eta elkarrezagutza anitzetaz elikatzen den merkatuko sukalde instintibo bat proposatzen du ».
Gainera, Errota – La Noisette basque oliogilearen, bisita egiten ahalko du. Euskal Herrian hurraren inguruko leku paregabea da. Biologikoan eremana den hiru hektarako hurrondo baratze esperimental baten bidez, hurraren birkokatzeko proiektu eder bat da. Leku harrigarria, biodibertsitatearen babeslekua, hurrak produktu gastronomiko bilakatzen dituzte, jarduera ludikoak proposatzen…
Esker beroenak gure bi partaideer, L’Auberge basque eta l’Huilerie Errota – La Noisette basque, oliogileari!
Eta ez da ez baita gehiago sari lodirik irabazteko ez dela Eusko kidetu behar edo urtesaria ordaindu behar! Orduan hemen sartu (kidetza sinplea) edo hemendik (kondu idekitze batentzat).